Ibaetako ikasleek gogor ekin diote aste honetan beraien borrokari! Arkitekturako ikasleak ITXIALDIA burutu dute atzoko egunez liburutegiaren lekua aldaketaren kontra,  eta FIHEZIko ikasleek berriz, hiru eguneko AKANPADA bat antolatu dute!

Itxialdiko argazki gehiago hemen ikusgai.

Arkitekturako ikasleen oharra:

Badira aste batzuk arkitekturako ikasleriak Donostiako Arkitektura Eskolako liburutegiaren leku-aldatzearen inguruko kezka eta ezadostasuna azaldu zuela. Asterokotasunez buruturiko asanbladen fruitu izan dira azken asteotan burutu diren hainbat ekintza, sinadura bilketa, makroargazkia eta liburutegi propio baten egun bateko irudikapena, hurrenez hurren.

Bide horri jarraituz, eskolan itxialdia burutzea erabaki dugu aste honetan. Hala, astelehen gauez 100 pertsona baino gehiagok lo sakua hartu eta eskolako korridoreak bete ditugu.

Gure aldarrikapena bi norabide nagusitan laburbiltzen da. Alde batetik, Eskolako Zuzendaritzari liburutegiaren leku-aldaketaren inguruan publikoki posizionatu dadila eskatzen diogu, eta posizionamendu horrekiko koherentziaz jokatu dezala. Bestalde, Gipuzkoako Errektoreordetzaren, eta oro har EHU/UPVren jarrera salatu nahiko genuke, beste behin ere argi geratu baita ikasleon hitza entzun eta errespetatzeko duten disposizio eza. Liburutegiaren aferan, gure iritzia kontuan ez hartzeaz gain, informatu ere ez gaituzte egin prozesu guzti honen hasieratik gaur arte.

Bertan bildu garenok gure ikasketen inguruan hartzen diren erabakietan zeresan handia daukagula deritzogu eta erabaki horietan eragiteko eskura ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugula argi utzi nahi dugu.

Atzo ekin zioten akanpadari EGUN BERDEArekin. Eguerdiko 12’00tan egin zuten muntaketa, eta gero bazkari autogestionatua, bakoitzak apru bat ekarrita eta denen artean konpartituz! Arratsaldea Euskal Herrian egun ematen diren proiektu txikitxaileen inguruko mahai ingurua izan zuten. Bertan txikizioen basakeria eta gure amalurraren garrantzia azpimarratuta, baratze eta zuhaitzen lanketa bat burutu zuten. Afaldu ostean gaubela gisa Euskal Herriko Alegia Mitologikoez disfrutatzeko aukera izan zuten.

Akanpada hasi besterik ez da egin ordea, eta datozen egunetarako prestatutako egitaraua ere ez da makala. Beraz badakizu, ez geratu etxean edo klasean! Zatoz FIHEZIko akanpadara!

 

Apirilak 19 EGUN MOREA!

8’30tan gosaria eta fakultatearen apainketa

12’00tan Jostailu sexualen tailerra (FIHEZI kanpoaldean)

14’00tan kantu bazkaria

17’00tan bideo proiekzio eztabaida: FAKE ORGASM (1.7 gelan)

21’00tan afaria

23’00 ipuin erotikoak

 

Apirilak 20 EGUN GORRIA!

8’30tan gosaria eta fakultatearen apainketa

11’00tan hitzaldia: IRAULTZA ARABIARRAK  ( 0.5 gelan)

12’30tan antzerkia: HERIOA ETA DONTZEILA

14’00tan bazkari herrikoia

16’00tan bideo emanaldia (1.7 gelan)

18’00tan Bertso afaria eta trikipoteoa Antinguon zehar

20’00tan kontzertuak DOKAn

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa