Apirilaren 8an iragarri zuten, baita manifestu propio bat egin ere. Gaur, ekindako bideari jarraiki, Iruñerriako ikasleak klasetik atera eta bizi duten zapalketaren aurrean ikasleen eskubideen aldeko oihuez bete dituzte kaleak. Oraingo honetan ordea, aldarrikapen guzti hauek batzen dituen manifestu bat osatu dute.

Azken asteetan, ikastetxe, unibertsitate eta hezkuntza muigimenduko eragileen artean atxikimenduak biltzen ibili dira. Gaur, guzti hauek batu eta Nafarroako Hezkuntza Sailean entregatu dituzte, Aberto Catalan Nafarroako Hezkuntza Sailburuari, eskakizun guzti hauek betetzeko exigentzia eginez.

Ez da hemen amaitu ordea Iruñerriako ikasleen borroka gogoa. Datorren maiatzaren 7an Ikasle Egun Txikia antolatu dute. Informazio gehiago eskuragarri duzue http://ikasletabertzale.blogspot.com/ orrian, baita abestia entzungai ere.

Hemen manifestazioko argazki gehiago eta amaierako ekitaldian irakurritako testua:

Mila esker gerturatu zareten ikasle guztiei. Gaurko eguna, 2011ko Apirilaren 19a, Iruñerriko zein Nafarroako ikasleontzat egun erreferente gisa hartuko da. Egun honetan ikasleon eskubideak bermatuko dituen beste eskola eredu baten aldeko bideari ekin diogu. Orain arte aurrera eramandako borroka guztiei esker ez dira gutxi izan lortutako garaipenak: Intsumisioaren borroka, Boloniaren aukako borroka edo Foru Dekretuan emaniko aldaketa txikiak, adibidez.

Ikasturte hasieratik hainbat borroka burutu ditugu Alberto Catalánen eta UPN-ren hezkuntza politiken aurka; Foru Dekretuaren aurkako mobilizazioak, Iruñerriko mendi martxa, Azaroaren 17ko mobilizazioak, Ikasle Presoen aldeko eguna, Ihauteriak… Gaur eta hemen bertan, salaketa eta mobilizazio haietan jasotako indarrari jarraiki gure alternatiba aurkeztera gatoz. Orain arteko hezkuntza eredu eta politikak gure etorkizuna arriskuan jartzen du eta ez gaude hau onartzeko prest. Horregatik, etorkizun duin batean sinisten dugulako, geurea den eredu bat eraikitzeari ekingo diogu.

Gaur Alberto Cataláni azken egunetan bildutako sinadurak entregatuko dizkiogu. Bertan  gure proiektuaren hasierako eta oinarrizko baldintzak markatu eta hauek betetzea exijitzen diogu; Eskola eta Unibertsitate euskaldun baten eraikuntzari ekitea, ikasleen eskubideak bermatu eta ikasleak subjektu aktibo gisa jardutea ahalbidetuko duten neurriak hartzea eta Euskal Eskola Nazionalerantz aurrera pausoak ematea.

Ez gara hitzetan bakarrik geratuko ordea. Ikastetxe eta unibertsitatean ikasleon aldarrikapenak betetzen bidean lanean jarrituko dugu. Ikasle borrokaz lortuko dugulako!

Gora ikasle mugimendua!

Gora Ikasle Abertzaleak!

Iruñerriako Ikasle Abertzaleak

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa