Independentista Sareak eginiko deialdiarekin bat eginez, datorren igandean, apirilak 24, euskal ikasleriari Aberri Egunera bertaratzeko dei egiten diogu. Aurtengoan, Aberri Eguna Euskal Herriko bi puntutan deitu du Independentisten Sareak, Gernikan eta Baigorrin. Izan ere, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzia aldarrikatzeko.

Honela bada, bi lekutan ospatuko bada ere Aberri Eguna, goizeko 12’00 abiatuko den martxa eta ondorengo ekitaldiak aldarrikapen berdinaren baitan joango dira lotuta: ARGI BERDEA INDEPENDENTZIARI!

Arratsalderako ordea, bakoitzak bere egitaraua osatu du. Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan  prestaturiko ekimenak mantenduko dira, nahiz eta aurreko urteekin alderatuz, animazio eta kontzertu gehiago izango direla iragarri duten. Gernikan berriz, 14’00tatik aurrera kale animazioa, txosnak, bokatak, batukadak… izango dira pasealekuan. Kantuki taldearen erromeriaren ostean gazteon ekitaldia izango da. Gauean berriz kontzertuak, Des-kontrol eta Obrint Pas-en eskutk.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa