Beste urtebetez iritsi da Maiatzak Langileen eguna. Azken urteotan bezala, oraingo honetan ere gure borrokaren harrotasuna adieraztearekin batera, errebindikazio eguna dugu maiatzaren lehena. Langileok, emakumeok, gazteok, ikasleok…. ez dugu ezer ospatzeko! Momentu honetan borrokarako eta gure eskubideen defentsarako beste pausu bat izan behar da egun honek, eta hala, kalera ateratzeko ordua da!

Euskal Herriko gehiengo sindikalak mobilizazioa deitu du Bilbon gure baldintzak erabakitzearen alde. Ikasle Abertzaleok, ikasle, gazte eta etorkizuneko langile gisa bat egiten dugu mobilizazio honekin eta dei egiten diogu euskal ikasleriari aktiboki parte har dezan. Ez dugu nahi gure oraina eta etorkizuna gutxi batzuen aberastasunak baldintzatzerik. Hainbeste amesten dugun bizitza eredu euskaldun eta kolektiboaren bidean gure eskubide eta askatasunaren defentsa egingo dugu.

Aurreko greba orokorretan bezala, ikasleoi, Maiatzare lehen egun honetan mobilizatzeko arrazoiak ez zaizkigu falta. Alde batetik lan arloko, pentsio eta negoziazio kolektiboen erreformen aurrean beste behin ere kaleak gorriz pintatu eta hauen atzera egitea exijitzeko kaleak bete behar ditugu. Etorkizuneko langile bezala, ez dugu utziko gure bizitza hain errez hipotekatzen. Jakin badakigu erreforma hauekin aurrera jarraituz gero gure baldintza sozialak eta bizi kalitatea nabarmen okertuko direla, beste batzuk gure miseriaz aberasten diren bitartean. Bestetik, Hezkuntza merkantilizazioa geldiarazteko gure oihuak entzun arazi beharko ditugu. Hezkuntza bera sistemaren eta enpresen beharretara lotu nahi duten honetan, etorkizuneko langile prekario eta akritiko gisa hezten gaituzten honetan, ikasleok ozen oihukatu behar dugu. Ez gaude hau onartzeko prest. Gurea dena berreskuratu behar dugu, gure eskubideak bermatuak izan daitez exigitu eta hezkuntza herritar eta euskaldun baten alde urratsak eman.

Horregatik, Ikasle Abertzaleok, ikasle eta etorkizuneko langile den horri Maiatzaren 1an kalera ateratzeko deia luzatzen diogu. Ikasle eta langile borrokaz bakarrik lortuko dugulako hainbeste amesten dugun etorkizun askea!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa