Archive for Maiatza, 2011

Ikasle Topaketak burutu zituzten HUHEZIko ikasleek

Zerk kezkatzen zaitu? Tasen igoerak kezkatzen zaitu? Klasera derrigorrez joan behar izateak, metodologia atzerakoiak, pisuaren alokairuak, euskaraz ezin ikasteak… kezkatzen zaitu? Eta ikasleok zer diogu?

Lan karga, derrigorrezko asistentzia, euskararen egoera, etxebizitzen alokairua, ordaindu beharreko kuotak, ikasleen pasibitatea edota hezkuntza metodologiak bezalako kezkak izan dira 105 elkarrizketa eta bi klase eztabaiden emaitza. HUHEZIko armiarmatxo ikasleek, urtebeteko lanaren ostean Ikasle Topaketak burutu zituzten atzo. Bertan 50 pertsona elkartu, arazo guzti hauek batu eta horren aurrean “zer egin?” bilduko duen manifestu bat osatzeari ekin zioten.

Ereindako hazia ernetzen hasiko da bihar Eskoriatzan! Izan ere, unibertsitateko Txomin Txapel jaia dute antolatua eta bertan Ikasle Manifestua kaleratuko dute. Datorren ikasturtean, landatutako hazi horren lehen kimuak ikus daitezen, borrokarako deia luzatu dute Eskoriatzako ikasleek.

Eskoriatzako armiarmatxoek diotenez…

“Bidea hasi besterik ez dugu egin, oraindik asko geratzen da borrokatzeko!”

posted by komunikazioa in Unibertsitateak and have No Comments

Gasteizen Irakasle Eskola Hezkidetzaile baten alde lanean!

Ikasturte amaiera ate joka badator ere, azterketak gainean ditugun arren, unibertsitatean ikasleok lanean jarraitzen dugu, gure fakultatetik beste unibertsitate eredu bat eraikitzen bidean urratsak emanez goaz! Oraingo honetan Gasteizeko Irakasle Eskolatik datozkigu berriak, hain zuzen ere, fakultate hezkidetzaile baten alde datorren urtean ere borrokan tinko jarraitzeko konpromisoa azaltzen digute! Animo! Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Gasteizko Irakasle eskola ikasleen oharra:

Etorkizuneko irakasleak izango garenez eta haurrek ikasten dutenaren zati handi bat gure esku dagoenez, oso garrantzitsua da hezkuntza hezkidetzaikea bermatzea, horregaitik MAGIS HEZKIDETZAILEA nahi dugu!!

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Gasteizko ikasleak beren eskubideen alde borrokan!

Pasa den maiatzaren 6ean Gasteizko ikasleak ikastetxean paroak burututa kalera atera ziren. Arrazoia beste behin ere ikasleon eskubide urraketa eta ikastetxean egunerokotasunean bizi duten kontrol soziala. Aldarrikapena ordea, argia eta zuzena: ikasleon kontrako deketuen etetea eta gure hitzaren errespetua. Guzti hau hobeto azaltzen digu ordea Ikerrek, Gasteizko Ikasle Abertzaleetako kideak Gazteiraultza.info-en eginiko elkarrizketan.

posted by komunikazioa in Ikastetxeak and have No Comments

Maiatzaren 7an, Ikasle Egun Txikia Iruñerrian!

Pasa den apirilaren 19an mobilizaio eguna burutu eta gero, lanerako prestu eta gogotsu daude Iruñerriako ikasleak. Oraingo honetan, Ikasle Egun Txiki bat antolatu dute, datorren maiatzaren 7an Iruñerrian ospatuko dutena. Tailerrak, jolasak, bazkari herrikoia, manifestazio eta kontzertuak. Ez zaio ezer falta egunari! Bloga eta kantua ere egin dute. Ikusi/entzun nahi? Sartu eta disfrutatu, bitartean hemen Iruñerriako ikasleen irakuketa eta egitaraua:

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments