Pasa den apirilaren 19an mobilizaio eguna burutu eta gero, lanerako prestu eta gogotsu daude Iruñerriako ikasleak. Oraingo honetan, Ikasle Egun Txiki bat antolatu dute, datorren maiatzaren 7an Iruñerrian ospatuko dutena. Tailerrak, jolasak, bazkari herrikoia, manifestazio eta kontzertuak. Ez zaio ezer falta egunari! Bloga eta kantua ere egin dute. Ikusi/entzun nahi? Sartu eta disfrutatu, bitartean hemen Iruñerriako ikasleen irakuketa eta egitaraua:

Aurreko egunetan aurreratu bezala, apirilaren 19ko mobilizazioarekin ostean Iruñerriko ikasle eguna burutuko dugu, hasitako ekimen berriarekin bat datorrena; “Gure hezkuntza eredua erabakiz, gure etorkizuna eraiki” manifestuarekin, alegia.

Aipaturiko egunean Iruñerriko ikasleok kurtso osoan zehar egindako borrokak bilduko ditugu, horrela etorkizuna eraiki ahal izateko. Kurtso honetako borrokak ugariak izan dira eta hauek emandako indar eta esperientziarekin batera maiatzaren 7an Iruñerriko ikasle eguna indartsu eta kementsu ospatuko dugu. Bertan erakutsiko diegu UPN-ri eta zapaltzaile guztiei Nafarroako ikasleok antolatzeko, biltzeko eta eraikitzeko daukagun ahalmena. Baita proposatutako irtenbideak inoiz baino beharrezkoagoak direla.

Guzti honegatik, hezkuntza herriaren motore delako, maiatzaren 7an burutuko ditugun ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztegu guztiok: haur, gazte, guraso zein herritar.

Honako hau izango da egun honetako egitaraua:

-10:30ean Tortilla patata lehiaketa, Konpañia plazan (Alde Zaharra)
-11:00etan Haurrentzako jolasak eta gazteentzako tailerrak. Konpañia plazan.
-12:30ean Olinpiadak eta muralak. Amaitzean kalejira, konpañia kaletik hasita.
-14:00etan Herri Bazkaria 300 pertsonentzako, Karmen kalean.
-17:00etan Manifestazioa, Karmen kalean hasita.
-Ondoren, Kalejira Txantreara Huarteko batukadarekin.
-19:30etatik aurrera Kontzertuak Ezkaba plazan (Urratu, Aztarna, Egurra ta Kitto, Talde Sorpresa)
+Ekitaldia

Bukatzeko, dei egiten dizuegu nafartar guztiei ekimenetan parte hartzera. Batez ere, 17.00etan Karmen kaletik ekingo diogun manifestazioan deiadar ozenak egitera.

“Gure hezkuntza eredua erabakiz, Gure etorkizuna eraikiko dugulako”
Gora Iruñerriko Ikasle Abertzaleak!!



Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa