Ikasturte amaiera ate joka badator ere, azterketak gainean ditugun arren, unibertsitatean ikasleok lanean jarraitzen dugu, gure fakultatetik beste unibertsitate eredu bat eraikitzen bidean urratsak emanez goaz! Oraingo honetan Gasteizeko Irakasle Eskolatik datozkigu berriak, hain zuzen ere, fakultate hezkidetzaile baten alde datorren urtean ere borrokan tinko jarraitzeko konpromisoa azaltzen digute! Animo! Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Gasteizko Irakasle eskola ikasleen oharra:

Etorkizuneko irakasleak izango garenez eta haurrek ikasten dutenaren zati handi bat gure esku dagoenez, oso garrantzitsua da hezkuntza hezkidetzaikea bermatzea, horregaitik MAGIS HEZKIDETZAILEA nahi dugu!!

Jendarteak ezartzen duen hezkuntza patriarkatua suntsituz,sexua eta generoaren arteko bereizketarekin jarraituz, hezkuntza hezkidetzailea bat lortzea da magiseko helburua. Horretarako eta ikasleak sentsibilizatzeko asmoz, hezkidetza tailerrak burutu genituen magisen, bai lehenengo mailan eta baita bigarrenean ere, eta horrela ikasturtearekin amaitzeko bertako ondoriak ondorioak atera ditugu.

Lehenengo maila: gehienak konturatu jendarte sexista batean bizi garela, izan ere, esterotipoak oso barneratuak ditugu eta hori dela eta, hau aldatu egin behar dela diote. Oso garrantzitsua da esatea, batzuek HEZKIDETZA IKASGAI bezela eskatzen zutela.

Bigarren maila: irakasleak izango garen heinean oso garrantzitsua izango dela hezkidetza lantzea diote, baita ere jendarte hau sexista dela badakite eta hau aldatzeko ordua dela diote.

Guzti hau ikusi ondoren esan daiteke, magiseko ikasle batzuk hezkidetzarekin sentsibilizatzea lortu dugula, baina honek ez du esan nahi guztia egina dagoenik, horretarako hurrengo urtera begira jarri behar gara eta hasi dugun bide honi jarraipena emateko asmoz, ikasle batzuek emandako proposamenei eutsiko diegu.
Proposamen horietako bat hezkidetza ikasgai bezala lortzea da, hau lortzeko badakigu bidea luzea dela, baina lehenengo urratsa eman dugu iada.

HEZKUNTZA SEXISTAREN AURREAN, MAGISEN HEZKUNTZA HEZKIDETZAILEA LORTUKO DUGU!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa