Zerk kezkatzen zaitu? Tasen igoerak kezkatzen zaitu? Klasera derrigorrez joan behar izateak, metodologia atzerakoiak, pisuaren alokairuak, euskaraz ezin ikasteak… kezkatzen zaitu? Eta ikasleok zer diogu?

Lan karga, derrigorrezko asistentzia, euskararen egoera, etxebizitzen alokairua, ordaindu beharreko kuotak, ikasleen pasibitatea edota hezkuntza metodologiak bezalako kezkak izan dira 105 elkarrizketa eta bi klase eztabaiden emaitza. HUHEZIko armiarmatxo ikasleek, urtebeteko lanaren ostean Ikasle Topaketak burutu zituzten atzo. Bertan 50 pertsona elkartu, arazo guzti hauek batu eta horren aurrean “zer egin?” bilduko duen manifestu bat osatzeari ekin zioten.

Ereindako hazia ernetzen hasiko da bihar Eskoriatzan! Izan ere, unibertsitateko Txomin Txapel jaia dute antolatua eta bertan Ikasle Manifestua kaleratuko dute. Datorren ikasturtean, landatutako hazi horren lehen kimuak ikus daitezen, borrokarako deia luzatu dute Eskoriatzako ikasleek.

Eskoriatzako armiarmatxoek diotenez…

“Bidea hasi besterik ez dugu egin, oraindik asko geratzen da borrokatzeko!”

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa