Archive for Ekaina, 2011

“Unibertsitatea lantoki” erreportajea BERRIAn

Bologna Prozesuak Euskal Herriko unibertsitateetara ekarri dituen hainbat aldaketei buruzko erreportajea kaleratu zuen pasa den asteartean BERRIA egunkariak. “Unibertsitatea lantoki” izena du erreportajeak eta, besteak beste, klaseen derrigorrezkotasuna, azterketen funtzioa edota ikasleekiko jarraipen zuzena aztertzen ditu. Ikasle Abertzaleakeko kide Irati Mogollonen hitzak ere agertzen dira bertan.

Hona hemen erreportajerako lotura.

posted by komunikazioa in Albisteak,Unibertsitateak and have No Comments

NUPen ere euskaraz bizitzearen alde, matrikulatu euskaraz!

Uztailaren 1a arte matrikulazio kanpaina zabalik izango da NUPen. Horren arira, unibertsitateko hainbat eragile eta norbanakok NUPen ere euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dugu beste behin ere. Ikasle Abertzaleakek, Kontseiluak, Sortzen Ikasbatuaz-ek,  eta LAB, ELA eta EILAS sindikatuek ikasleei ikasketak euskaraz egiteko deia egin nahi diegu.

1.    Lehenengo eta behin, esan nahi dugu zorionez euskaraz bizi nahi duen jendea gero eta gehiago dela. Goi mailako ikasketak egitea ezinbestekoa da gaur egungo gazteen prestakuntzarako eta ondorioz, haien bizimoduaren parte garrantzitsua da zeregin hori. Zentzu horretan, ikasketa horiek euskaraz burutzeko mota guztietako zailtasunak badaude ere, argi eta garbi ikusten dugu, euskaraz matrikulatzea bera, gure hizkuntzaren aldeko ekintza dela. Gaurko gazteek, euskara hautatuz irekitzen diote etorkizuna euskarari, beraz, euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin dezaten dei egin nahi diegu.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Unibertsitateak and have No Comments

Ikasle presoak klasera, euskal presoak etxera!

Ekainaren 17an euskal presoen etxeratzea eskatzeko hainbat ekimen egin zituzten Amurrioko Zaraobe institutuko hamarnaka ikaslek kurtsoko azken ostirala zela-eta. Institutuko lagunek azaldu dutenez, hiru urte daramatzate ostiraletako jolas orduetan presoen aldeko kontzentrazioak burutzen.

11:15etan kontzentrazio baten bidez eman zioten hasiera aldarrikapen egunari. Elkarretaratzearen ondoren, argazkia atera eta ekitaldia egin zuten, egunaren nondik norakoak azaldu zein presoen egoerari berri emanez. Ondoren giza katea eta poteo herrikoia burutu zuten herrian zehar.

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

Uztailaren 1ean, Iruñerriako Ikasle Topaketak

Hamaika izan dira ikasturte honetan Iruñerriako Ikasle eta Abertzaleek buruturiko ekimenak. Argi adierazi dute zeinen handia den beraien indarra baita borrokan jarraitzeko konpromisoa ere. Lan horren ondorioz, apurka bada ere ikasleriaren jarrera kritikoa berpizten ari dela ikusten dugu. Horregatik ezinbestekotzat ulertzen dute bidean aurrera egiten jarraitzea;  jarrera autoritarioak egunero salatu eta UPNren Hezkuntza Politikari erabateko ezetza ematea. Horrekin batera,  ikasleon alternatiba eraikitzen jarraitu behar dela berresten dute “Hezkuntza Eredua Erabakiz, Etorkizuna Eraiki” manifestuaren bitartez.

Adierazitako lan horretan aurrera egiten jarraitu eta ikasturteari amaiera on bat emateko, uztailaren 1ean, Iruñerriako Ikasle Topaketak antolatu dituzte.  Kontzientziak astintzeko eguna eta jai eguna izango da hau. Beraz ikasle guztaik gonbidatuak zaudete!

Hezkuntza eredua erabakiz, ikasle borrokaz etorkizuna eraikiko dugulako!

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Santurtziko bi ikaslerentzat zerbitzu sozialak eta tailerrak eskatu ditu fiskalak

Santurtziko bi ikasle urtarrilaren 27an zitatuak izan ziren Espainiako Entzutegi Nazionalean. Pankarta bat jartzen ari zirela identifikatuak izan ziren eta “terrorismoa goratzeaz” akusatu zituzten. Orain, fiskalaren eskaera ezagutu dugu; 45 orduko zerbitzu sozialak eskatu ditu batentzat; eta 45 orduko tailerrak bestearentzat.

Orain, fiskalaren eskaera ezagutu dugunean, zitazioa iritsi zenean esan genuena errepikatzen dugu; ez dugula poliziarik nahi ikastetxeetan, ez gaituztela “babes eta segurtasun” argudio faltsuen bidez konbentzituko, ondotxo dakigu polizia ikasleon kontrolerako beste elementu bat gehiago dela! Horregatik, ozen aldarrikatzen jarraitzen dugu, ikasleriaren aurkako eraso gehiagorik ez dugula onartuko!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Italiko atxiloketen aurrean Askapena eta Ikasle Abertzaleon elkartasun mezua

Ekainak 13ko goizan Italiako poliziak Milan eta bereziki Florentzian 16 lagunen kontrako sarekada burutu du. Horietatik bat gartzelaratu, 7 etxeko-atxiloaldian sartu eta beste bederatziei astero sinatzeko agindua ezarri zaie. Sarekada honekin batera 100 pertsona baino gehiago dira maiatza eta ekaina bitartean atzeman dituztenak, eta hauetatik 35en kontrako neurriak hartu dira. Guztiak ikasle mugimenduko eta kolektibo antagonistetako kideak dira.

Euskal Herritik, Askapenak eta Ikasle Abertzaleakek sarekada hauetan atxilotutako burkideei geure elkartasuna adierazi nahi diegu. Kide hauek urteak daramatzate euren ikastoki, unibertsitate, lantoki, auzo, gaztetxe eta herrietan sistema zanpatzaile honen kontra borrokan.

Read more…

posted by komunikazioa in Nazioartea and have No Comments