Ikasturte guztia ikastetxeetan borrokan pasa badugu ere, ikalseok herriko gazte gisa ere lan egiten dugu! Horren adibide da Bergarako ikasleek herriko jaiei begira ekainaren 10erako antolatu duten Ikasle Bazkaria.

Hona hemen Bergarako ikasleen oharra:

Bergarako jaixei hasiera ona emateko, aurten ekainak 10ean (ostirala) bigarren Ikasle bazkarixa egingo dugu! Bazkarirako sarrerak dagoeneko salgai jarri ditugu Herriko, Bule eta Arrano tabernetan 8 euroren trukean.

Jarraian, bazkariari amaiera emateko bergarako ikasle trikitilariekin lagunduta triki poteoa egingo dugu, herriko jaiei hasiera emango dion txupinazoa heldu biartean.

Ikasliok be Xaxau, borrokau ta ondo pasau!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa