Bi urtetan entzundako mehatxua iritsi da! Ekainaren 8, 9 eta 10ean, Euskal Herriko unibertsitateetan sistema basati eta atzerakoi baten bitartez etiketatuak izango dira euskal ikasleak. Azken bi urteetan ikasitako guztia oka bota beharko dute izugarrizko presioarekin. Frantzian naiz Espainian adostutako edukiak ikasi dituztela demostratu beharko dute, orain arte nahikoa egin ez balute bezala; eta gainera ezagutzen ez dituen irakasle baten gain utzi ebaluazioa, baita azterketa bera hizkuntza arrotzean egin ere. Horregatik dei egin nahi diogu euskal ikasleriari datozen egunetan, Selektibitate eta Baxoaren aurkako pegata soinean janzteko eta bertatik bertara salaketa lana egiteko!

Eduki arrotzak eta pedagogia erabat atzerakoia. Selektibitatea eta Baxoa egun bizi dugun Hezkuntza Sistemaren erakusle besterik ez dira. Espainiar edo Frantses historia eta kultura, hizkuntza arrotzak… den dena ikasleok txintxo-txintxo eta inongo kritikotasunik gabe barneratu ditugula bermatzeko azterketa basati eta injustuak; gaitasunak baloratzetik urrun, dugun memorizatzeko gaitasuna izango baita kontuan hartuko dena. Horrekin batera, azken urteetan azterketa berritu bada ere, Bolognaren mesedetarako baino ez da izan. Ikasleon arteko lehiakortasuna handituz eta basakeria handiagoz!

Guzti hau salatzeko Euskal Herriko unibertsitateetan ikasleek salaketa egin eta bestelako Hezkuntza eredu baten beharrizana zabaltzeko ekimenak burutu dituzte; Eibarren, NUP-en, Gasteiz eta Leioan.

Hona hemen Eibarko Unibertsitateko kronika:

Jendez betea zegoen Eibarko unibertsitatea goizeko lehen ordurako. Jendea urduri bezain haserre! Irakurketa zabalduz aritu gara jendearen artean ahoz aho eta agerikoa zen selektibitatearen aurkakotasuna. Soinean pegata jantzita sartu dira azterketa egitera!
Horrez gain, inguruak apainduta agertu dira, pankarta koloretsu eta irudimentsuekin: Irakasle autoritarioa “History of Spain” idatziz edota selektibitateari ezezkoa esateko ditugun arrazoiak adierazten zituen muralarekin!

Azterketa hasi aurretiko minutuetan atezainekin liskarra izan da, pegatinekin ingurua “zikintzen” ari ginela aitzaki gisa ipiniz. Baina azterketa basati honi ezezkoa esateko ditugun arrazoi guztien indarrarekin salaketa lana egiten jarraitu dugu gogotsu!!!

Nafarroako Unibertsitatean Publikoan ere, selektibitatea burutzen ari diren honetan, ikasleak kalera atera eta kontzentrazio batean mobilizatuta beraien jarrera aditzera eman zuten atzoko egunez.


Gainontzeko unibertsitateetan ere ikasleria tinko azaldu da azterketa eredu honen aurrean, baita argi adierazi ere beraien jarrera. Gasteizko kanpusean azterketak hasi aurretik, ikasleei proba honen aurkako pegatinak banatu zitzaikien, azterketak egitekoak baziren berau jantzita eremateko. Horretaz gain, eskuorri batzuk eman ziren bertan aurkitzen ziren ikasle eta gainontzeko irakasleei. Azkenik 10:30tan ikasleak lehen hautaprobatik irteteko unean kontzentrazio bat burutu zen “selektibitateari, baxoari EZ!” lemapean.

Goizean zehar, megafonia erabili zen mobilizazioa girotzeko. Gasteizko ikasleek adierazi digutenez, kontzentra burutzen hari zirela, pertsona batek megafoniako kableak ebaki zituen, berau izorratuz.

Leioako kanpusean ere goizean goizetik eskuorriak banatu zituzten Gizarte Zientzietako Ikasle Asanbladako kideek. Behin hau amaituta azterketa gela eta pasiloetatik parodia bat burutu zuten. Hain zuzen ere, hezkuntza sistema honek selektibitatea edo baxoa bezalako azterketekin bilatzen dituen ikasle sumiso eta akritikoak irudikatuz, beti ere, nola ez, segurtasun indar pribatuen begiradapean.

Etiketak: Info, Iparralde

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa