Archive for ekaina 14th, 2011

Santurtziko bi ikasle urtarrilaren 27an zitatuak izan ziren Espainiako Entzutegi Nazionalean. Pankarta bat jartzen ari zirela identifikatuak izan ziren eta “terrorismoa goratzeaz” akusatu zituzten. Orain, fiskalaren eskaera ezagutu dugu; 45 orduko zerbitzu sozialak eskatu ditu batentzat; eta 45 orduko tailerrak bestearentzat. Orain, fiskalaren eskaera ezagutu dugunean, zitazioa iritsi zenean esan genuena errepikatzen dugu; ez dugula poliziarik nahi ikastetxeetan, ez gaituztela “babes eta segurtasun” argudio faltsuen bidez konbentzituko, ondotxo dakigu polizia   Read More ...

Etiketak: Info

Ekainak 13ko goizan Italiako poliziak Milan eta bereziki Florentzian 16 lagunen kontrako sarekada burutu du. Horietatik bat gartzelaratu, 7 etxeko-atxiloaldian sartu eta beste bederatziei astero sinatzeko agindua ezarri zaie. Sarekada honekin batera 100 pertsona baino gehiago dira maiatza eta ekaina bitartean atzeman dituztenak, eta hauetatik 35en kontrako neurriak hartu dira. Guztiak ikasle mugimenduko eta kolektibo antagonistetako kideak dira. Euskal Herritik, Askapenak eta Ikasle Abertzaleakek sarekada hauetan atxilotutako burkideei geure elkartasuna   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa