Ekainak 13ko goizan Italiako poliziak Milan eta bereziki Florentzian 16 lagunen kontrako sarekada burutu du. Horietatik bat gartzelaratu, 7 etxeko-atxiloaldian sartu eta beste bederatziei astero sinatzeko agindua ezarri zaie. Sarekada honekin batera 100 pertsona baino gehiago dira maiatza eta ekaina bitartean atzeman dituztenak, eta hauetatik 35en kontrako neurriak hartu dira. Guztiak ikasle mugimenduko eta kolektibo antagonistetako kideak dira.

Euskal Herritik, Askapenak eta Ikasle Abertzaleakek sarekada hauetan atxilotutako burkideei geure elkartasuna adierazi nahi diegu. Kide hauek urteak daramatzate euren ikastoki, unibertsitate, lantoki, auzo, gaztetxe eta herrietan sistema zanpatzaile honen kontra borrokan.

Honekin lotuta, Italia osoan azken hilabeteotan zabaldutako sarekadak eta errepresioa salatu nahi ditugu. Italiar estatua legedi errepresiboa ari da aplikatzen neurriz kanpoko neurriak hartu eta sarekada masiboen bitartez herri mugimendua jipoituz, sistema kapitalistari herri alternatibak proposatzen dituzten kolektibo eta burkideak atxilotuz eta zigortuz.

Horrela, italiar “demokrazia”, mendebaldeko beste demokraziekin batera, eskubide zibil eta demokratikoen izenean hitz egiten duen arren ukatu egiten ditu bere lurraldean bertan; bere gizartearen talde bizi eta emankorrenak erreprimituz eta etorkizun desberdin bat eraikitzen ari direnak ziegetan sartuz.

Euskal Herriko herri mugimendutik, sarekadan atxilotutako burkideei besarkada iraultzaile bat helarazi nahi diegu, baita euren lagun eta senitartekoei. Anai arrebak ditugu guztiak eta orain arte egin izan dugun moduan, aurrerantzean ere elkarrekin borrokatzen jarraituko dugu, ikastetxeteetatik, lantoki, kale, gaztetxe edo unibertsitatetik, alternatibakl eraiki eta bestelako Euskal Herri, Italia eta mundu bat eraikitzeko. Errepresioak ez du sekula gure borroka geldiaraziko!

Askapena eta Ikasle Abertzaleak.

2011ko ekainak 14a.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa