Hamaika izan dira ikasturte honetan Iruñerriako Ikasle eta Abertzaleek buruturiko ekimenak. Argi adierazi dute zeinen handia den beraien indarra baita borrokan jarraitzeko konpromisoa ere. Lan horren ondorioz, apurka bada ere ikasleriaren jarrera kritikoa berpizten ari dela ikusten dugu. Horregatik ezinbestekotzat ulertzen dute bidean aurrera egiten jarraitzea;  jarrera autoritarioak egunero salatu eta UPNren Hezkuntza Politikari erabateko ezetza ematea. Horrekin batera,  ikasleon alternatiba eraikitzen jarraitu behar dela berresten dute “Hezkuntza Eredua Erabakiz, Etorkizuna Eraiki” manifestuaren bitartez.

Adierazitako lan horretan aurrera egiten jarraitu eta ikasturteari amaiera on bat emateko, uztailaren 1ean, Iruñerriako Ikasle Topaketak antolatu dituzte.  Kontzientziak astintzeko eguna eta jai eguna izango da hau. Beraz ikasle guztaik gonbidatuak zaudete!

Hezkuntza eredua erabakiz, ikasle borrokaz etorkizuna eraikiko dugulako!

Informazio guztia eta gehiago eskura duzue Iruñerriako Ikasle Abertzaleen blogean.

Egitaraua:
-17:00etan TAILERRAK (Antoniuttin)
-19:00etan TRIKIPOTEO (Antoniuttitik – Alde Zaharrera)
-21:00etan AFARIA (Karmen Kalean) (6€)
-Ondoren Harremanetarako JOKOAK

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa