Archive for Uztaila, 2011

Gora Txileko ikasleen borroka!

Gogor ari dira borrokan Txileko ikasleak. Unibertsitatearen publikotasuna aldarrikatzen dute, estatuak unibertsitate publikoen %10a soilik finantzatzen du eta gainontzekoa ikasle eta familien esku geratzen da. Ikasleek kredituak eskatu behar izaten dituzte karrera ordaindu ahal izateko eta gero horiek ordaindu ezinik ibiltzen dira.

Halaxe daude Txileko milaka ikasle eta egoera hori konpontzeko borrokan ari dira, greban daude aspalditik. Hemendik gure elkartasuna helarazi nahi diegu eta aldi berean txalotu nahi dugu euren borroka munduan zabaltzeko martxan jarri duten ekimena. Hamaika bideo egin dituzte, hizkuntza ezberdinak erabiliz beraien borroka azalduz. Euskaraz ere egin dute, primeran egin gainera! Zorionak eta eskerrik asko Euskal Herriaz ere oroitzeagatik!

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments

Txirrindularitzari bai! Inposaketari ez! Euskal Herria Nazioa!

Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasako dela-eta hainbat eragileren artean hausnarketa bat egin dugu:


Espainiar txirrindularitza froga garrantzitsuena Euskal Herritik pasatzea ez da kasualitatea eta ez dio erantzuten kirol irizpideei. Hainbat eta hainbat txirrindularitza froga bertan behera utzi dituzte hauek sostengatzen zituzten laguntzak etetearekin, Vueltarekin berriz, inolako arazorik ez dute milaka euro xahutzeko.

Zein helbururekin pasa arazi nahi dute Vuelta Euskal Herritik?
Hego Euskal Herria Espainiaren zati dela aldarrikatzea.
Euskal herritarrek Vuelta EspaƱa-rekin bat egiten dutela irudikatzen saiatzea.
PNVrekin ez bezala, PSErekin gauzak aldatu direla frogatzea. 17 urte ondoren
normaltasun politikoa itzuli dela irudikatu nahi dute Vuelta Euskal Herrira ekarriaz.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments