Espainiako Vuelta Euskal Herritik igarotzen dela-eta prentsaurrekoa burutu genuen atzo Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragiletako kideok. Uztailean kontatu genizuen bezala, 20tik gora eragilek manifestu bat kaleratu genuen gai honen inguruan hausnarketa eginez.

Atzo manifestua sinatu genuen eragileetako ordezkariok prentsaurrekoa egin genuen Bilbon Vuelta dela-eta Euskal nazioa aldarrikatzeko antolatu diren mobilizazioen berri emateko. ESAITeko kideek atzo esandako hitzak gure egiten ditugu: “ertzen eta ez gatoz bat PPk eta PSOEk Espainiako Vuelta eta euskal zaleak euren estrategia politikoaren arabera erabiltzeko daukaten inposizio nahia. Gainera, Euskal Txirrindularitza Federazioa eta herri hau osatzen dugun eragileen iritzia kontuan hartu gabe hartutako erabakia izan da”.

Irailak 3: Euskal Pedalkadak bizikleta martxan, Gasteiz eta Bilbo artean, herriz herri testigua pasatuz.

Irailak 9: 14:00etan elkarretaratzea Ilsoganako mendatean, Kantabria eta Euskal Herriaren arteko mugan.

16:00etan elkarretaratzea Bilbon, etapa amaieran.

Irailak 10: 11:00etan elkarretaratzea Bilbon, etapa hasieran.

16:00etan elkarretaratzea Gasteizen, etapa amaitzean.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa