Archive for Iraila, 2011

Ikasle Abertzaleon aurkezpenak ikastetxe eta fakultateetan, zatoz!

Ikasturte berriarekin batera, hasi dira ikastetxe eta fakultateetan Ikasle Abertzaleen taldeen aurkezpenak! Ez bagaituzu ezaguten eta ezagutu nahi bagaituzu, hurbildu lotsarik gabe! Eta lehenagotik elkar ezagutzen badugu, zatoz aurtengo ikasturtean ditugun helburu eta asmoak ezagutzera!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Gu bagoaz, haiek badatoz! Bihar Donostiara!

Euskal Herriko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialek prentsaurrekoa eman genuen herenegun Donostian bihar egingo den manifestazioari gure atxikimentua emateko. Euskal preso politikoen eskubideak errespetatu eta espetxe politika aldatzeko eskatuko dugu Egin Dezagun Bidea ekimenak egindako deialdiari erantzunez; 17:30etan Antiguako tunelean egongo gara.

Donostian Zinemaldia hasi bada ere, espetxetako egoera ez delako fikzioa. Hau, zoritxarrez, errealitate gordina da… Gu joango gara, garrantzitsua delako, ezinbestekoa delako, oinarrizko eskubide batzuen errespetuaz ari garelako. Zuk ere joan beharko zenuke, guztion lana beharrezkoa delako, denon artean aldaketak egiteko indarra bilduko dugulako.

Gurekin batera klasean izan nahi ditugulako,

Gu bagoaz, haiek badatoz!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Gernikako Akordioaren ordezkariak, Madrilen

Gernikako Akordioko sinatzaileon ordezkaritza bat Madrilen izen zen atzo Espetxeetarako zuzendari Mercedes Gallizorekin biltzeko asmoz. Espetxeetarako instituzioak euskal presoen aurka ezarria duen politika alda dezala eskatzea izan da bidaiaren helburua, fase errepresibotik konponbidearen faserako saltoa egin dezala galdegin nahi genion Gallizori.

Honek ez zuen bilera egiterik onartu aitzakia bezala aurretik bilera eskakizuna egin gabe zegoela argudiatuz. Hori, ordea, ez da horrela; izan ere, Gernikako Akordioko sinatzaileok bi bider egin dugu eskaera hori, baina inolako erantzunik jaso ez dugunez, haraino joateko erabakia hartu genuen.

Gernikako Akordioko sinatzaileok, Madrilen esan dugun bezalaxe, berriz ere berresten dugu Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidean Euskal Preso Politikoen Kolektiboak zeresan handia duela eta, beraz, konponbide hori lortzeko prozesuan EPPK-k parte hartu dezan jartzen diren oztopo guztiak bertan behera utzi behar direla.

Madrileko bidaiaren kronika polita egin du Berria egunkariak, hemen duzue irakurri nahi izanez gero. Argazkia ere bertatik hartu dugu.

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Bergarako IAk hainbat kontzertu antolatu ditu jaietarako

Hasi da jada ikasturtea… beste kurtso batez eskuartean hartu ditugu kuaderno, arkatz eta testu liburuak eta motxila-bete aldarrikapen eramango dugu indartsu ikastetxe eta ikasgeletara.

Baina udara ez da guztiz amaitu eta herrietako jai batzuk geratzen zaizkigu oraindik ondo pasatzeko! Asteburu honetan, adibidez, Bergaran San Martin jaiak ospatzen hasiko dira eta Bergarako Ikasle Abertzaleek ez dute jaietan parte hartu gabe geratu nahi izan! Horregatik, hainbat kontzertu antolatu dituzte Larunbat honetarako, irailaren 10erako, Bergarako Gaztetxeak eta Udalak lagunduta.

Goizean azoka egongo da herrian eta arratsaldetik hasita hainbat taldek joko dute herriko plazan jarriko den txosna inguruan.

- 20:30etan Kapeladunak Bergarako taldea

- Ondoren, Plaentxiko Zuhaitz Zatitxuak Blues Band taldea

- Gero, udaletxeak antolatuta, Bergarako Turboshit eta Hardflip taldeak

- Eta bukatzeko, DJ Elviscainok saioa egingo du txosna ondoan!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments