Hasi da jada ikasturtea… beste kurtso batez eskuartean hartu ditugu kuaderno, arkatz eta testu liburuak eta motxila-bete aldarrikapen eramango dugu indartsu ikastetxe eta ikasgeletara.

Baina udara ez da guztiz amaitu eta herrietako jai batzuk geratzen zaizkigu oraindik ondo pasatzeko! Asteburu honetan, adibidez, Bergaran San Martin jaiak ospatzen hasiko dira eta Bergarako Ikasle Abertzaleek ez dute jaietan parte hartu gabe geratu nahi izan! Horregatik, hainbat kontzertu antolatu dituzte Larunbat honetarako, irailaren 10erako, Bergarako Gaztetxeak eta Udalak lagunduta.

Goizean azoka egongo da herrian eta arratsaldetik hasita hainbat taldek joko dute herriko plazan jarriko den txosna inguruan.

– 20:30etan Kapeladunak Bergarako taldea

– Ondoren, Plaentxiko Zuhaitz Zatitxuak Blues Band taldea

– Gero, udaletxeak antolatuta, Bergarako Turboshit eta Hardflip taldeak

– Eta bukatzeko, DJ Elviscainok saioa egingo du txosna ondoan!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa