Gernikako Akordioko sinatzaileon ordezkaritza bat Madrilen izen zen atzo Espetxeetarako zuzendari Mercedes Gallizorekin biltzeko asmoz. Espetxeetarako instituzioak euskal presoen aurka ezarria duen politika alda dezala eskatzea izan da bidaiaren helburua, fase errepresibotik konponbidearen faserako saltoa egin dezala galdegin nahi genion Gallizori.

Honek ez zuen bilera egiterik onartu aitzakia bezala aurretik bilera eskakizuna egin gabe zegoela argudiatuz. Hori, ordea, ez da horrela; izan ere, Gernikako Akordioko sinatzaileok bi bider egin dugu eskaera hori, baina inolako erantzunik jaso ez dugunez, haraino joateko erabakia hartu genuen.

Gernikako Akordioko sinatzaileok, Madrilen esan dugun bezalaxe, berriz ere berresten dugu Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidean Euskal Preso Politikoen Kolektiboak zeresan handia duela eta, beraz, konponbide hori lortzeko prozesuan EPPK-k parte hartu dezan jartzen diren oztopo guztiak bertan behera utzi behar direla.

Madrileko bidaiaren kronika polita egin du Berria egunkariak, hemen duzue irakurri nahi izanez gero. Argazkia ere bertatik hartu dugu.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa