Archive for Urria, 2011

Ikasle Eguneko sarrerak eta autobusak!

Larunbat honetan, azaroak 5, euskal ikasleok zita berezi bat dugu Billabonan; Ikasle Eguna 2011! Azken unerarte itxaron beharrean sarrerak dagoeneko erosi nahi badituzu, ondorengo Bizkaia eta Gipuzkoako herritako ohiko tabernetan dituzu eskura 5€tan. Datozen egunetan Araba eta Nafarrokoako zerrenda argitaratuko ditugu nahiz eta jada sarrerak jarrita izan.

Ikasle Egunera joateko ordea, bitartekoak erraztu nahi dizkizugu,eta horregatik autobusak antolatu ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetatik aterako direnak. Zerrenda hauek ostiralerarte izango dira, sarrerak salgai dauden taberna berdinetan. Beraz, eman izena, erosi sarrera eta zatoz gurekin Billabonara. Zatoz Ikasle Egunera! Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikasle Eguna 2011 and have No Comments

Ikasle Egun txikia bihar Laudion!

Aiarako Ikasle Abertzaleek, azaroaren 5erako motorrak berotzen joateko, Ikasle Egun txikia antolatu dute biharko. 20:00etan kontzentrazioa egingo dute, horren ondoren trikipoteoa izango da Laudioko kaleetan barrena. Gaueko 9tan afaria izango da gaztetxean; afariko ticketak larunbatean gaztetxean bertan egongo dira salgai 5 eurotan.

Afaldu ondoren, 23ak aldera, ekitaldia egingo dute eta, ondoren, Artaza Combat, Herrikadak eta Itxaropen Zikiña taldeen kontzertuek emango diote amaiera Aiaraldeko Ikasle Egun Txikiari.

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Murrizketak eta errepresioa ikasleriaren aurka!

Atzo goizean burututako greba deialdiarekin bat egin zuten  ehundaka ikasle nafarrek poliziaren basakeria jasan zuten, ikasle bat atxilotzera iritsi zirelarik.

Murrizketen aurrean euskal ikasleok hartu dugu hitza, eta ozen oihukatu maila ekonomiko, linguistiko nahiz eskubideen arloan bizi ditugun urraketen gaineko gure desadostasuna ere. Ez gar ahitzetan soilik gelditu ordea, inposaketena urrean kalera ateraz iren ikasleak eta Hezkuntza Delegaritzan konbokatutako kontzentrazioa jendetsuan parte hartu. Handik, Parlamentu aurrean bukatu zen manifestazioari eman zitzaion hasiera. Bertan ikasle haserrearen erakusle eta egoeraren larritasuna irudikatuz, eserialdia egin zuten errepidean moztuz. Une horretan bertan Polizia Foralarekin momentu larriak bizi izan ziren.

30 minutu pasata irakasleak iritsi ziren Parlamentura eta han guztiak elkarturik bigarren manifestaldi bat burutu zen Hezkuntza Delegaritzaraino.bertan, Polizia Foralak bokatxak eta porrak atera egin zituzten zaurituak sortuz. Hortik aurrera Poliziaren basakeria jasan behar izan zuten alde zaharretik hainbat KARGA BURUTU BAITZIREN ETA IKASLE BAT ATXILOTUA IZAN ZEN. Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Ikasleok, Hezkuntza murrizketen aurrean gogor erantzun!

*Oharra: Gaur Iruñean murrizketen aurka egin diren mobilizazioetan Polizia Foralak ikasleon aurka kargatu du! Honi buruzko informazio gehiago Iruñerriako Ikasle Abertzaleak orrialdean aurkituko duzue.

Azken urteetan ikasleok izan gara murrizketen auziarekin murrizketa gehien pairatu behar izan dugun Hezkuntzako sektorea. Nafarroako gobernuak Yolanda Barcina buruan, Nafarroako ikasleon kontrako etengabeko murrizketak gauzatzen aritu da, arlo ekonomikotan nahiz hezitzailean.

Arlo ekonomikoan berriki ikusi dugun bezala, diru murrizketa bortitzak aurrera eramaten ari dira. Aurrekari anitz izan genituen aurreko urteetan, hala nola 2010eko aurrekontuetan:  beken-poltsa %6 jaitsi zen, ikastetxe funtzionamendu gastua %7,5 gutxitu, teknologia berrien %26ko murrizpena eman zen… Guztira, 2010etik 2012ra Nafarroko Gobernuak hezkuntzan 140 milioi euroko murrizketa gauzatuko luke.

Neurri hauen ondorioz, aurtengo ikasturtearen hasieran nabarmendu zaizkigu murrizketarik bortitzenak ikasle kolektiboari. Mota askotako adibideak aurki ditzakegu egoera hau adierazteko: ikaskide kopuruaren igoera, askotan maximo legalara helduz edo gaindituz; hautazko ikasgaien kopurua txikitu dute; laguntza klaseak desagertu dira; material eskasia dago askotan heziguneetan; bajen ordezkapen berandutiarrak ematen ari dira; zaintza irakasleen gutxitzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere, ez da egoera honetaz libratzen. 2011ko azken hiruhilekoko diru-laguntzatik, %25ekoa den 4 milioi euroko murrizketa egitera behartu diote. Horrez gain, 2009tik hona, Nafarroako Gobernuak N.U.P.eri ematen dion dirua urtero murrizten ari dio, guztiz kritikoa den egoerara helduz.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikastetxeak and have No Comments

IKASLE EGUNEKO EGITARAUA

Azaroaren 5a gainean dugu dagoeneko, eta euskal ikasleok zita berezi bat dugu aurtengoan Billabonan! Ez dakizula zer izango den bertan?! Hona hemen Ikasle Eguna 2011eko egitaraua:

  • Goizetik goizetik hasiko da eguna bi eskaintza nagusirekin

o       IKASLE TOPAKETAK goizeko 11’00tan hasiko dira. Bertan ikasleok hezkuntzaren garrantziaz nola ikasle mugimenduaren inguruan hausnartzeko aukera eta esperientziak konpartitzeko espazio izango dugu, metodologia irudimentsu eta partehartzailearekin.

o       Aldi berean, Hezkuntza Sistema Nazionalaren (HSN) aldeko gunea izango dugu frontoian. Bertan herri mugimenduko eragileen azoka jarriko dugu, baita gaztetxoenentzako jolas eta eskaintza zabala ere.

  • Eguerdian 400 pertsonentzat BAZKARI HERRIKOIA prestatuko dugu, ondorengo BERTSO SAIOAREKIN girotuko dena. Esan beharra dago bertso saio hau eskualdeko bertsolariek eskainiko dutela.
  • Arratsaldeko 17:00tatik aurrera ere eskaintza zabala izango da herrian
  • o       Frontoian; gaztetxo, gazte eta helduenentzat dantza, kantu eta jolasean ibiltzeko aukera izango da PORROTX, LARGABISTA ETA MARTIN PERTSOLARI, Irrien Lagunak-eko kideekin. Baita txokolatada beroa hartzeko aukera ere.

    o       Aldi berean, herriko kaleetan barrena PATXARANGA elektrotxarangak giroturik, poteo aldarrikatzaile eta koloretsua izango dugu.

    • Arratsaldeko 19’00tan EKITALDI POLITIKOA izango da karpan, orain aurkitzen garen lekuan bertan.
    • Iluntzeko 20:00tatik aurrera kontzertuei emango diegu hasiera. BI KARPA ETA FRONTOI BAT, 14 TALDE, 10 ORDU MUSIKA, DANTZA ETA FESTA, BOKATAK, EDARIA… ETA GIRO BIKAINA!!!

    Eta guzti hau soilik 5€tan!!! Sarrerak ohiko tabernetan izango dira salgai. Aipatzea ere egunean bertan Billabonara hurbiltzeko IAk berak autobusak antolatu dituela, ohiko tabernetan egongo delarik aukera berauetan apuntatzeko. Guzti honen inguruko infromazioa datozen egunetan eskura izango duzu web gune honetan bertan!

    Besterik gabe, espero dugu azaroaren 5a egun handia izango dela. Horregatik, ikasle, gazte eta herritar orori dei egiten diogu azaroaren 5an Billabonara gerturatu dadin Ikasle Eguna 2011az gozatu eta ikastera!

posted by komunikazioa in Albisteak,Ikasle Eguna 2011 and have No Comments

Euskal Herritik Kolonbiara elkartasun arkatzak!

Ezin hobeto ezagutzen ditugu gure herrian hezkuntzaren pribatizazioaren atzaparrak, hauen kontrako mobilizazioen duintasuna eta ikasle haserretuaren askatasun egarria. Azken urte hauetan, hauek izan baitira unibertsitateak ezaugarritu dituzten borroken arrazoiak.

Zuen borrokak erakusten digu, gure bidean ez gaudela erraturik! Itsasoaren bi aldeetan aldarrikapena bakarra dela, neoliberalismoak inposatu nahi dizkigun hezkuntza ereduei aurre eginez hezkuntza eredu berriak sortzeko borrokan ari garela. Gurean Bologna prozesua edo Europa 2015 izena hartzen du, “ley 30″ zuenean, berriz; baina mozorro hauen atzean hezkuntzaren pribatizazioaren munstroa da ezkutatzen saiatzen den hori. da.

Munduko zenbait dirudunen onura lortzeko, belaunaldiz belaunaldi borrokaz irabazitako eskubideekin amaitzea dute helburu. Baina jakin dezatela ez Euskal Herrian, ez Kolonbian ezta munduko txokorik ezkutuenean ere, ez dugula horrelako eskubide urraketarik inoiz onartuko!

Aste hauetan kolonbian gertatzen ari diren mobilizazioen harira, elkartasun adierazpena egiten dugu Ikasle ta Abertzaleok. Jaso dezatela besarkadarik beroena Euskal Herritik!

Han eta hemen ikasleriaren indarraz eta borrokaz, herrien arteko elkartasunaz lortuko dugulako gure eskubideak errespetatu eta sortu nahi dugun herrien mundu hau eraikitzea!

Gora kolonbiar ikasle mugimendua!

Gora Euskal Herriko ikasle mugimendua!

Ikasle borrokaz lortuko dugu! Ikasleok iraultza!

posted by komunikazioa in Albisteak,Nazioartea and have No Comments