Pello Salaburu eta Juan Ignacio Perez Iglesias errektore ohiak orain konturatu dira, antza, hain sutsuki defendatu eta indarrean jarri zuten Bologna Prozesua ez dela beraiek uste bezain polita. Publikoki esan dute gainera, Salaburuk artikulu bat idatzi du honi buruz eta Perezek arrazoia eman dio Twitter bidez.

Ez daukate lotsarik! Bologna Prozesuak hasieratik izan du Euskal Herriko ikasleria erabat aurka; ehundaka mobilizazio egin ditugu campus eta fakultateetan, sekulako jarraipena izan zuten bi greba orokor egin genituen eta Leioako Campusa ikaslez bete zuen manifestazio nazional bat ere egin genuen, besteak beste. Bologna Prozesuari gure aurkakotasuna agertu nahi izan dugun guztietan errepresioa izan da jaso dugun erantzun bakarra eta prozesu honi ezezkoa emateko genituen argudio guztiak azaltzerakoan erotuta geundela esaten ziguten…

Eta orain, hori bera esaten zigutenak, ikasleriaren aurka errepresio bortitza baliatu zuen errektore bera, Juan Ignacio Perez Iglesias jauna, Bologna berak zioen bezain polita ez dela konturatu da… marka da gero!

Galder Gonzalezek artikulu paregabea idatzi du Gaur8n honi guztiari buruz. Hemen daukazue irakurgai, Pello Salabururen artikulurako lotura ere bertan agertzen da.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa