Archive for urria 18th, 2011

Azaroaren 5ean Billabonan izango den Ikasle Egunerako motorrak berotzeko ostiral honetan, urriaren 21ean, ikasle eguna ospatuko dute Zumaian. 21:00etatik aurrera, luntxa eta kontzertuak izango dira Torreberri Gaztetxean. Ikasle Eguneko abestia egin duen Xarma taldea eta Esne Beltza Sound System (Solano eta DZ) izango dira gaueko kontzertuak.

Etiketak: Info

Ostiral honetan, urriak 21, Axular ikastetxeko (Santurtzi) bi ikasle ohiei Audientzia Nazionalera joateko zitazioa heldu zaie, bertan epaituak izateko. Duela ia bi urte udaltzainek pankarta bat zela eta bi gazteak identifikatu, ertzaintzaren interbenzioaren bidez “terrorismo goraipatzea┬┤┬┤ leporatuz eta Madrilera bidali zituzten. Horrela azaldu digute egoera Santurtziko Ikasle Abertzaleek. Ez da lehenengo aldia, gazteriak mota guztietako jazarpenak pairatzen ditugula. Urte luzeetan ezagutu ditugu euskal gazteriaren kontrako operazioak: ikastetxetan lan egiteagatik, beste   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa