Ostiral honetan, urriak 21, Axular ikastetxeko (Santurtzi) bi ikasle ohiei Audientzia Nazionalera joateko zitazioa heldu zaie, bertan epaituak izateko. Duela ia bi urte udaltzainek pankarta bat zela eta bi gazteak identifikatu, ertzaintzaren interbenzioaren bidez “terrorismo goraipatzea´´ leporatuz eta Madrilera bidali zituzten. Horrela azaldu digute egoera Santurtziko Ikasle Abertzaleek.

Ez da lehenengo aldia, gazteriak mota guztietako jazarpenak pairatzen ditugula. Urte luzeetan ezagutu ditugu euskal gazteriaren kontrako operazioak: ikastetxetan lan egiteagatik, beste eredu politiko eta sozialaren alde borrokatzeagatik.

Euskal Herrian gehiengo batek konponbide demokratikoaren alde argiki azaltzen den bitartean behin eta berriro posizio inmobilistetatik gazteriaren kontra, bereziki, egiten dute. Gazte garen heinean etorkizuna gure esku dago. Herri honetan ezinbestez garatu behar den prozesu demokratikoan parte aktiboa izan behar dugu: gatazka politikoa behin betiko konpon dadin, gutxiengo demkratikoak ezar daitezen eta euskal herritar guztientzat eskubide guztiak aitortu eta errespetatu.

Beraz hemendik ere, ikasle ohiei eta oro har gazte mugimenduak sufritzen duen jazarpenaren aurrean gogor erantzutera eta salatzera deitzen zaituztegu. Gure elkartasunik beroena adierazteko eta gazteri libre eta regalaren beharra aldarrikatzeko honako deialdiak luzatzen ditugu.

Urriaren 20an:

– 11:30etatik aurrera paro deialdia Santurtziko ikastetxeetan.

-Goizeko 12.00etan Santurtziko parkean prentsaurrekoa.

Urriaren 21ean:

– Goizeko 11:00etan kontzentrak Santurtziko ikastetxeetan.

SANTURTZIKO IKASLE ABERTZALEAK

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa