Archive for urria 27th, 2011

*Oharra: Gaur Iruñean murrizketen aurka egin diren mobilizazioetan Polizia Foralak ikasleon aurka kargatu du! Honi buruzko informazio gehiago Iruñerriako Ikasle Abertzaleak orrialdean aurkituko duzue. Azken urteetan ikasleok izan gara murrizketen auziarekin murrizketa gehien pairatu behar izan dugun Hezkuntzako sektorea. Nafarroako gobernuak Yolanda Barcina buruan, Nafarroako ikasleon kontrako etengabeko murrizketak gauzatzen aritu da, arlo ekonomikotan nahiz hezitzailean. Arlo ekonomikoan berriki ikusi dugun bezala, diru murrizketa bortitzak aurrera eramaten ari dira. Aurrekari   Read More ...

Etiketak: Info

Azaroaren 5a gainean dugu dagoeneko, eta euskal ikasleok zita berezi bat dugu aurtengoan Billabonan! Ez dakizula zer izango den bertan?! Hona hemen Ikasle Eguna 2011eko egitaraua: Goizetik goizetik hasiko da eguna bi eskaintza nagusirekin o       IKASLE TOPAKETAK goizeko 11’00tan hasiko dira. Bertan ikasleok hezkuntzaren garrantziaz nola ikasle mugimenduaren inguruan hausnartzeko aukera eta esperientziak konpartitzeko espazio izango dugu, metodologia irudimentsu eta partehartzailearekin. o       Aldi berean, Hezkuntza Sistema Nazionalaren (HSN) aldeko gunea   Read More ...

Etiketak: Info

Ezin hobeto ezagutzen ditugu gure herrian hezkuntzaren pribatizazioaren atzaparrak, hauen kontrako mobilizazioen duintasuna eta ikasle haserretuaren askatasun egarria. Azken urte hauetan, hauek izan baitira unibertsitateak ezaugarritu dituzten borroken arrazoiak. Zuen borrokak erakusten digu, gure bidean ez gaudela erraturik! Itsasoaren bi aldeetan aldarrikapena bakarra dela, neoliberalismoak inposatu nahi dizkigun hezkuntza ereduei aurre eginez hezkuntza eredu berriak sortzeko borrokan ari garela. Gurean Bologna prozesua edo Europa 2015 izena hartzen du, “ley 30”   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa