Ezin hobeto ezagutzen ditugu gure herrian hezkuntzaren pribatizazioaren atzaparrak, hauen kontrako mobilizazioen duintasuna eta ikasle haserretuaren askatasun egarria. Azken urte hauetan, hauek izan baitira unibertsitateak ezaugarritu dituzten borroken arrazoiak.

Zuen borrokak erakusten digu, gure bidean ez gaudela erraturik! Itsasoaren bi aldeetan aldarrikapena bakarra dela, neoliberalismoak inposatu nahi dizkigun hezkuntza ereduei aurre eginez hezkuntza eredu berriak sortzeko borrokan ari garela. Gurean Bologna prozesua edo Europa 2015 izena hartzen du, “ley 30” zuenean, berriz; baina mozorro hauen atzean hezkuntzaren pribatizazioaren munstroa da ezkutatzen saiatzen den hori. da.

Munduko zenbait dirudunen onura lortzeko, belaunaldiz belaunaldi borrokaz irabazitako eskubideekin amaitzea dute helburu. Baina jakin dezatela ez Euskal Herrian, ez Kolonbian ezta munduko txokorik ezkutuenean ere, ez dugula horrelako eskubide urraketarik inoiz onartuko!

Aste hauetan kolonbian gertatzen ari diren mobilizazioen harira, elkartasun adierazpena egiten dugu Ikasle ta Abertzaleok. Jaso dezatela besarkadarik beroena Euskal Herritik!

Han eta hemen ikasleriaren indarraz eta borrokaz, herrien arteko elkartasunaz lortuko dugulako gure eskubideak errespetatu eta sortu nahi dugun herrien mundu hau eraikitzea!

Gora kolonbiar ikasle mugimendua!

Gora Euskal Herriko ikasle mugimendua!

Ikasle borrokaz lortuko dugu! Ikasleok iraultza!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa