Azaroaren 5a gainean dugu dagoeneko, eta euskal ikasleok zita berezi bat dugu aurtengoan Billabonan! Ez dakizula zer izango den bertan?! Hona hemen Ikasle Eguna 2011eko egitaraua:

  • Goizetik goizetik hasiko da eguna bi eskaintza nagusirekin

o       IKASLE TOPAKETAK goizeko 11’00tan hasiko dira. Bertan ikasleok hezkuntzaren garrantziaz nola ikasle mugimenduaren inguruan hausnartzeko aukera eta esperientziak konpartitzeko espazio izango dugu, metodologia irudimentsu eta partehartzailearekin.

o       Aldi berean, Hezkuntza Sistema Nazionalaren (HSN) aldeko gunea izango dugu frontoian. Bertan herri mugimenduko eragileen azoka jarriko dugu, baita gaztetxoenentzako jolas eta eskaintza zabala ere.

  • Eguerdian 400 pertsonentzat BAZKARI HERRIKOIA prestatuko dugu, ondorengo BERTSO SAIOAREKIN girotuko dena. Esan beharra dago bertso saio hau eskualdeko bertsolariek eskainiko dutela.
  • Arratsaldeko 17:00tatik aurrera ere eskaintza zabala izango da herrian
  • o       Frontoian; gaztetxo, gazte eta helduenentzat dantza, kantu eta jolasean ibiltzeko aukera izango da PORROTX, LARGABISTA ETA MARTIN PERTSOLARI, Irrien Lagunak-eko kideekin. Baita txokolatada beroa hartzeko aukera ere.

    o       Aldi berean, herriko kaleetan barrena PATXARANGA elektrotxarangak giroturik, poteo aldarrikatzaile eta koloretsua izango dugu.

    • Arratsaldeko 19’00tan EKITALDI POLITIKOA izango da karpan, orain aurkitzen garen lekuan bertan.
    • Iluntzeko 20:00tatik aurrera kontzertuei emango diegu hasiera. BI KARPA ETA FRONTOI BAT, 14 TALDE, 10 ORDU MUSIKA, DANTZA ETA FESTA, BOKATAK, EDARIA… ETA GIRO BIKAINA!!!

    Eta guzti hau soilik 5€tan!!! Sarrerak ohiko tabernetan izango dira salgai. Aipatzea ere egunean bertan Billabonara hurbiltzeko IAk berak autobusak antolatu dituela, ohiko tabernetan egongo delarik aukera berauetan apuntatzeko. Guzti honen inguruko infromazioa datozen egunetan eskura izango duzu web gune honetan bertan!

    Besterik gabe, espero dugu azaroaren 5a egun handia izango dela. Horregatik, ikasle, gazte eta herritar orori dei egiten diogu azaroaren 5an Billabonara gerturatu dadin Ikasle Eguna 2011az gozatu eta ikastera!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa