Atzo goizean burututako greba deialdiarekin bat egin zuten  ehundaka ikasle nafarrek poliziaren basakeria jasan zuten, ikasle bat atxilotzera iritsi zirelarik.

Murrizketen aurrean euskal ikasleok hartu dugu hitza, eta ozen oihukatu maila ekonomiko, linguistiko nahiz eskubideen arloan bizi ditugun urraketen gaineko gure desadostasuna ere. Ez gar ahitzetan soilik gelditu ordea, inposaketena urrean kalera ateraz iren ikasleak eta Hezkuntza Delegaritzan konbokatutako kontzentrazioa jendetsuan parte hartu. Handik, Parlamentu aurrean bukatu zen manifestazioari eman zitzaion hasiera. Bertan ikasle haserrearen erakusle eta egoeraren larritasuna irudikatuz, eserialdia egin zuten errepidean moztuz. Une horretan bertan Polizia Foralarekin momentu larriak bizi izan ziren.

30 minutu pasata irakasleak iritsi ziren Parlamentura eta han guztiak elkarturik bigarren manifestaldi bat burutu zen Hezkuntza Delegaritzaraino.bertan, Polizia Foralak bokatxak eta porrak atera egin zituzten zaurituak sortuz. Hortik aurrera Poliziaren basakeria jasan behar izan zuten alde zaharretik hainbat KARGA BURUTU BAITZIREN ETA IKASLE BAT ATXILOTUA IZAN ZEN.

Guzti hori dela eta atzo arratsaldez IKASLE ASANBLADA orokor eta informatiboa burutu zuten.

Gaurko egunez, atzoko gertaerak salatzeko, agerraldia burutuko dute Lege Biltzarraren aurrean arratsaldeko 17’00tan. Eta datorren  Astelehenena, hilak 31, manifestaldia Gaztelu Enparantzatik abiatuta!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa