Archive for Urria, 2011

1.000 ikasle baino gehiago Herri Eskoletan intsumisioa eginez!

Atzoko egunez, urriak 12, Hispanitatearen egunean, euskal ikasleok beste behin ere ezer ospatzeko ez dugula erakutsi genuen. Jai egunari berari bizkarra eman eta klasera joan ginen, Herri Eskoletara! 42 eskola baino gehiago burutu ziren Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia osoan zehar eta 1000 ikasle baino gehiago hartu zuten parte. Hemendik gure zorion eta animoak egutegi arrotzen inposaketen aurrean zutitu eta Euskal Herriko Egutegiaren alde iraultzan ari zareten ikasle guztioi! Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Hemen doa laburrean eguneko kronika  eta argazki batzuk:

  • Gasteizko unibertsitatea:

Eguna goiz hasi da, horrela guztia antolatzera iritsi garenean, jadanik 30 pertsona inguru zain geneuzkan, hilik zirudien kanpusari bizia emanez, eta goiza aurrera joan den heinean kopuru hau ugaritu egin da, 90 pertsona kopurua erraz gainditurik. Bi saioz osatu da eguna, lehena, hizkuntza eredu arrotzen inguruan garatu da. Honen amaieran, hamaiketako bat prestatu da ikasleek etxeetatik ekarritako jakiekin eta bigarren saioa, Irlandako gatazkaren ingurukoa izan da. Bitan banatu da: hitzaldia lehenbizi eta muralen marrazketa ondoren.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Euskal Herriko egutegia eraiki dezagun!

Atzo bertan aipatzen genuen bezala, Euskal Herriko egutegietan gorriz markatuta agertzen zaizkigu gure herriaren ukazioa eta honen asimilazioa helburu duten zenbait data. Espainiar eta Frantziar estatuek inposaturiko egutegien menpe bizi gara Euskal Herriko herritarrak!

Hori dela eta, Euskal Herriko hainbat herri mugimendutako kideok Euskal Herriko Egutegiaren inguruan hausnartzen aritu gara azkenaldian. Gaur, agerraldia egin dugu Bilbon honen berri eman eta bestelako eragile eta herri mugimenduak hausnarketara batu daitezen eskatzeko. Hona hemen agerraldiko bideoa:

Hausnarketarekin bat egin dugunak: Bai Euskal Herriari, Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Euskal Herriak Bere Eskola, Askapena, Esait, Anitzak, Bilgune Feminista, Anitzak, Elkartzen eta Eguzki.


Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Urriaren 12an ikasleok HERRI ESKOLAK!

Egutegietan gorriz markatuta ageri zaizkigu hainbat egun, gure herriaren ukazioa eta honen asimilazioa bermatzeko helburuarekin. Euskal Herriaren ukaziotik gertu, eta gure herri izaeratik urrun kokatzen dira egun hauek. Hori gutxi balitz, espainiar eta frantziar agintariek egun hauetan jai hartu eta ospatzera kondenatzen gaituzte. Ikasleok ordea urtez urte egutegi propioa helburu, intsumisioa izan da gure jarrera. Eta aurtengoan ere, ez gara isilik geratuko! Jai egun arrotzen aurrean, ikasleok intsumisioa!

Ikasturte hasi berri honetan, aste honetatik hasita, lau izango dira inposatutako jai egun arrotzak. Egun bakoitzak bere izaera eta arrazoia badu ere, Estatu arrotzen historia markatzen duten datak dira, botere eta indar erakustaldi nabarmenak, naziotasun arrotzen gaineko sentimendua errotzea bilatzen dutenak. Ikasle eta Abertzaleok ez ditugu onartzen gure bizi erritmoa, lan eta klase egunak edo eta jai egunak markatzen dizkiguten egutegi arrotzak. Horregatik, egun hauetan ospatzeko ezer ez dugunez, klasera joango gara! Inposaketari aurre eginez, ikasle gisa jardun eta egun normal gisa irudikatuko ditugu inposatu dizkiguten jai egunak.

Urriaren 12a Hispanitatearen eguna da; Kolon Ameriketara iritsi zela ospatzen dute egun honetan. Egun, 18/1987 legearen arabera eta ofizialki, Espainiako Jai Nazionala du izena, nahiz eta arrazaren egun gisa ere ezagutzen den.

Horregatik, etzi ospatzeko ezer ez dugunez, Ikasle Abertzaleok Herri Eskolak egingo ditugu Euskal Herriko hamaika txokotan. Jai egun inposatuei ikasle gisa erantzungo diegu, guk geuk antolatutako eskoletara joanez!

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Iñako eta Salaburu Bolognagatik kexaka…

Pello Salaburu eta Juan Ignacio Perez Iglesias errektore ohiak orain konturatu dira, antza, hain sutsuki defendatu eta indarrean jarri zuten Bologna Prozesua ez dela beraiek uste bezain polita. Publikoki esan dute gainera, Salaburuk artikulu bat idatzi du honi buruz eta Perezek arrazoia eman dio Twitter bidez.

Ez daukate lotsarik! Bologna Prozesuak hasieratik izan du Euskal Herriko ikasleria erabat aurka; ehundaka mobilizazio egin ditugu campus eta fakultateetan, sekulako jarraipena izan zuten bi greba orokor egin genituen eta Leioako Campusa ikaslez bete zuen manifestazio nazional bat ere egin genuen, besteak beste. Bologna Prozesuari gure aurkakotasuna agertu nahi izan dugun guztietan errepresioa izan da jaso dugun erantzun bakarra eta prozesu honi ezezkoa emateko genituen argudio guztiak azaltzerakoan erotuta geundela esaten ziguten…

Eta orain, hori bera esaten zigutenak, ikasleriaren aurka errepresio bortitza baliatu zuen errektore bera, Juan Ignacio Perez Iglesias jauna, Bologna berak zioen bezain polita ez dela konturatu da… marka da gero!

Galder Gonzalezek artikulu paregabea idatzi du Gaur8n honi guztiari buruz. Hemen daukazue irakurgai, Pello Salabururen artikulurako lotura ere bertan agertzen da.

posted by komunikazioa in Albisteak,Unibertsitateak and have No Comments

AZAROAREN 5ean IKASLE EGUNA’11 BILLABONAN!

Ikasturtea hasi da, eta nola ez, ikasleok berriz ere martxan jarri gara, ikastetxez ikastetxe, fakultatez fakultate iraultza egitera goaz. Iraultza horretan borroka ezberdinekin egingo dugu topo, eraso, inposaketa anitzekin, denak ordea ausardiaz eta aurrera eginez erantzungo ditugu; ikasleak garelako, posible dugulako, LORTUKO DUGULAKO!

Irudimenez beterik gaude, mingaina ateratzen ere badakigu, baita behar denean hortzak erakusten ere, baina gure benetako indarra kolektiboan datza. Horregatik, aurtengoan AZAROAREN 5ean hitzordu berezi bat dugu euskal ikasleok BILLABONAN; IKASLE EGUNA’11!

Azaroaren 5ean, Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Eguna’11 antolatzeaz gain, milaka ikasle biltzen diren egun honek bizi dugun erasoaldia salatzearekin batera, geure eskubideak aldarrikatu eta ikasle kolektiboa indartzeko balio behar du. Egun honetan hezkuntza eta herria eskutik helduta doazela erakutsi behar dugu, bai eta herria bera askatu duen eskola eredu berri baten beharrizana ere. Borroka honetan Euskal ikasleok paper garrantzitsua jokatzen dugu, ikastetxe naiz fakultatetan burutzen dugun eguneroko borroka baita gure etorkizunaren jabe egingo gaituen benetako iraultza!

Urtero bezala, aurtengo ikasle egunak berak ere badu abesti propioa, “Libre” XARMA musika taldeak berak eginda. Beraiek ere borrokarako prest daude, baita indarrez beterik ere, Laiak eskuan hartuta iraultza egiten ari dira. Animo ba! Horregatik, tartetxo hau aprobetxatuz hemendik gure eskerrak eman nahi dizkiegu eginiko lan eta prestutasunagatik. Mila esker Xarma!

Datozen egunetan ikasle egunaren inguruko berri gehiago publikatzen joango gara, egitaraua, sarreren salmenta puntuak, bertaratzeko garraio zerbitzuaren gaineko informazioa…. Oraingoz ordea, eguna, lekua eta abestiarekin uzten zaituztegu, letra eta guzti, azaroaren 5rako denok jakin eta elkarrekin abestu dezagun!



posted by komunikazioa in Albisteak,Ikasle Eguna 2011 and have No Comments