Archive for Azaroa, 2011

Hezkuntza patriarkarraren aurrean, ikasleok iraultza!

Beste behin kalean gara. Beste behin indarkeriaz hitz egiten dugu Azaroaren 25 batean.

Berdintasunean bizi omen garen garai honetan, ikasleok emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako egunean batzeko beharra sentitu dugu. Baina zergatik? Gero eta eraso gehiagoren berri daukagulako. Urruneko gertakariak direla emate du beti baina errealitate gordinak gogor kolpatzen gaitu, geroz eta hurbilagotik gainera.

Indarkeria, harreman eremu desberdinetan eta adierazpen ezberdinekin ematen da: tratu txarrak famili esparruan, jendarte bizitzan eraso sexualak eta lan munduan sexu jazarpena. Oinarrizko harreman-eremuetan erasoak modu ezberdinetan ematen direlarik. Askotan aipatu dugun bezala, hezkuntza ezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean, baita jendartearen eraikuntzan ere. Honen bidartez rolak, baloreak, jarrerakirakatsi eta transmititzen baitira.

Kontuan izanda hezkuntzak herrien eta pertsonen garapenean duen eragin eta garrantzia, ezin dugu ahaztu honen bitartez emakume eta gizonen arteko harreman hierarkikoak ahalbidetu, mantendu eta elikatzen direla.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Azaroaren 22an, bozkatu iraultzaren alde!

Datorren ostegunean, Azaroaren 22an, ikasle hauteskundeak ospatuko dira UPV/EHUn.

Aurten ere, Ikasle eta Abertzaleok, fakultateetako hautestontziak bozkaz betetzeko deialdia luzatu nahi diogu ikasleriari. Asko dira fakultatez-fakultate urratzen zaizkigun eskubideak: asko bigilatzen gaituzten kamara eta seguratak, asko eduki arrotzak inposatzen dizkiguten irakasle eta metodologia zapaltzaileak, asko dira gazteleraz egitera behartzen gaituzten ikasgaiak,… Azaroaren 22an Ikasleok aski da! oihukatuko dugu ozen.

Nire, zure, gure artean osatzen dugun ikasle uholdearen bitartez edonora iristeko indarra dugu. Geure indarrez, irudimena eta konpromisoz eraldaketa lortzeko gai gara. Fakultatez fakultate eredu arrotz eta zapaltzaileak iraultzera goaz!

ZURE HITZA, IKASLEON IRAULTZA! AZAROAREN 22an BOZKATU Ikasle Abertzaleak!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Ikasle uholde bizi eta indartsua!

Gaur, Ikasleon Nazioarteko Eguna den honetan, Euskal Ikasleok gure hitza ozen oihukatu dugu! Ikasgeletan, atarian, pasilo, kafetegi edo kalean. Muga, eraso eta mehatxu guztien gainetik, ikasleon eskubideak aldarrikatzearekin bat, gure borrokarako konpromiso eta indarra erakutsi dugu. Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitate bakoitzean, ikasle uholde sendo eta indartsu bat jaiki da gaurko egunez, iraultzarako prest! Ikasle borrokaz lortuko dugulako!

Hona hemen eguneko kronika labur batzuk:

Gasteizko Unibertsitatea:

Atzoko egunez ekindako itxialdiari jarraiki gogotsu ekin diote egunari Gasteizko Kanpuseko ikasleek. 8ak aldera esnatu eta martxan jarri baitira. 10:30tan, 140 pertsona Letren Fakultatetik Kanpus osoa zeharkatu duen manifestazioan abiatu dira Gure eskubideen jabe, ikasleok iraultza! lelopean.

Tamalez, gure eguna den honetan, ezin izan dugu ekitaldia normaltasun osoz burutu. Izan ere, txalapartariak isilaraziz Iñaki Bazan Letren Fakultateko Dekanoak  ekitaldia oztopatu du, bertan egoteko baimenik ez genuela argudiatuz. Azkenean akordio batera heldu gara, eta ekitaldia egin ahal izan dugu, oztopoen gainetik. Gertakari honek argi utzi du ikasleok geure hitza entzunarazteko borrokatuko dugula.

Ondoren, nazioarteko borroken inguruko bideo labur bat eskaini da historian zehar ikasleok pairatutako errepresioa agerian utziz. Egoerak egoera, ikasleon borrokaren garrantzia azpimarratuz amaitu dealrik ekitaldia.

Amaitzeko Ikasle Abertzaleakeko kide batek datorren azaroaren 22an, asteartea, hautestontziekin zita bat dugula gogorarazi digu.

Bilboko Ikasleak:

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Iruñerriako kaleak busti ditu gaur ikasle uholdeak!

Gaurkoan Iruñerrian ehunka ikasle atera dira kalera, Iribasek eramaten ari dituen Hezkuntza politika eta Hezkuntza eredua beraren kontrakako aldarriarekin, Iruñerriko Ikasle ta Abertzaleak deituta. Manifestazioan 1000 ikasle inguru parte hartu dute eta oso girotsua egon da batukada batez lagunduta. Esan beharra dago indar errepresiboen presentzia izugarria izan dela bai Polizia Foralena, zein Polizia Nazionalarena.

Iruñerriko Ikasle ta Abertzalearen balorazioa oso ona izan da, ikastetxe ezberdinetako ikasleak kalera atera direlako klaseak hustuz. Ikasleon aldarrikapena garbia izan da, ez dugu onartuko inolako erasorik gure eskubideen kontra. Hau dela eta beste eskola eredu propio baten alde borrokatzera deitu zaio ikasle orori, egunerokotasunean hezigunetan antolatuz eta borrokatuz. Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

MU-ko ikasleek akanpada egin dute eskoriatzako landetan!

Atzoko egunez egitarau oparo eta parte hartze handiko eguna izan zuten MU-ko ikasleek.  Ikasleon Nazioarteko Egunaren testuinguruan, ikasturte hasieratik lantzen dabiltzan lurraren fruituak jaso eta ikasleriarekin batera konpartitu nahi izan dituzte. Lan asko dago egiteko oraindik eta laiak eskuatan, gaurko egunez lanean jarraituko dute ikasleriarekin osatutako Manifestua bera bandera gisa hartuz.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Leioako unibertsitatean ikasle mugimendua aktibo!

Biharko egunerako, Ikasleon Nazioarteko Eguna, Leioako Ikasle Mugimenduak egun osoko egitaraua antolatu du. Goizean fakultateka hainbat ekimen burutuko dira eta arratsaldean, kanpus guztia batuko da herri bazkari eta ondorengo jaialdian.

Magisteritzako fakultatean:

10:30tan, kontrol sozialaren inguruko bideo forum-a. Sare sozialen, kamaren… bidez, nola kontrolatzen gaituzten jorratzen duten dokumentaltxoen bidez fakultate mailako eztabaida bideratuko da. Pelikulak, “Operacion pandemia”, “La cara oculta de facebook” eta “Kamarak apurtu” izanen dira. Horrez gain, egun osoan zehar ikasle mugimenduaren inguruko erakusketa egongo da.

Gizarte Zientziak:

10:30tan, kontrol sozialaren kontrako burrunbada, Hall-etik hasita.
11:00tan, fakultatearen egituraketaren inguruko hausnarketa. Soziologo ezberdinen aipu, fakultateko argazki eta bideoen bidez dinamizatua.
Horrez gain, fakultatearen inguruko argazki erakusketa kritikoa fakultateko eskaileretan. Erakusketa hau aste oso batez egonen da ikusgai. Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments