Archive for azaroa 5th, 2011

Topatu.info-ren jarraipen berezia: Ehunka ikasle bildu dira Billabonako plazako karpan Ikasle Abertzaleakek antolatutako Ikasle Eguneko zita nagusian. Irudimenez betetako ekitaldi ederra ikusteko parada izan dute bertara gerturatuek. Hitzordua iaz Amurrion ospatu zen Ikasle Egunetik gaur arte, urtebetean, ikasleek egindako lanaren testigu izan den bideoarekin hasi da. Ondoren, Billabona Amasako dantzariek, dantzaren bitartez, ikasleen zapalkuntza eta hauen borrokak irudikatu diuzte bertakoak aho zabalik utziz. Ondoren Goienetxe Anaiak taldeko ZKH-k ekitaldirako espreski   Read More ...

Etiketak: Info

Topatu.info-ren jarraipen berezia: Momentuko jarraipena twitter bidez. Orduak aurrera doaz eta bazkaldu ostean jendea ez da siestara erretiratu. Euria goitik behera gelditu gabe dihardu Billabonan eta bazkarian zebait busti ere egin dira, haizeak frontoi barrura tantak bultzatu dituenean. Bertsolariek giroa berotzen lagundu dute ordea. Bazkaria ere primerakoa, dena etxean egina: entsalda, solomoa tomatearekin eta yogur naturala. Etxekoa esan bezala. 17:30etan puntuan hasi da Porrotx bere emanaldiarekin. Gazteokin batera guraso eta   Read More ...

Etiketak: Info

Topatu.info-ren jarraipen berezia: Momentuko jarraipena twitter bidez. Amaitu dira jada goizeko ekintzak. Plenarioarekin eman diote bukaera topaketei. Bertan, talde bakoitzak egindako hausnarketak plazaratu dituzte guztien aurrean. Guztiak gose zirela eta “motz” geratu dira azalpenak (hobe motz eta zehatz!), argi utzi dute euskaldunok erraz asetzen ez garela! Unibertsitakoen topaketa: Lanbide Heziketakoen topaketa: DBH eta Batxilergokoen topaketa: Esan bezala, bazkariaz gozatzen ari dira guztiak orain! Bada… on egin! Arratsaldean: Irrien Lagunak txokoa,   Read More ...

Etiketak: Info

Topatu.info-ren jarraipen berezia: Momentuko jarraipena twitter bidez. Hasiera paregabea eman zaio Ikasle Egunari Euskal Herriko txoko guztietatik Billabonara hurbildu den gazte andanarekin. Momentu honetan, 200 ikasle inguru ari dira Ikasle Topaketetan parte hartzen herriko zineman. Ikas-mailaka banatu dira 3 taldetan, eta talde bakoitza bere errealitatea aztertu eta aurrera begirako bide posibleak markatzen ari da. Oso parte-hartzaileak izaten ari dira eztabaidak, zer hausnartu badugunaren seinale. Bitartean, frontoian kokatua dagoen Hezkuntza Sistema   Read More ...

Etiketak: Info

Hemen da! Iritsi da Ikasle Eguna! Eta, tradizio den bezala, berarekin batera ekarri du euria ere… Baina tira! Nori axola dio horrek?! Euri tanta batzuk ez gaituzte kikilduko! Euri tanta batzuk ez dute ikasle uholdea geldituko! Hemen dena prest daukagu… zu bakarrik falta zara! Billabonara etorri ezin izan baduzu, gure webgunearen bidez jakin ahalko duzu bertan gertatzen ari dena. Topatu.info-ko lagunak arituko dira zuzeneko jarraipena egiten, gure webgunean bertan egingo   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa