Topatu.info-ren jarraipen berezia:
Momentuko jarraipena twitter bidez.

Hasiera paregabea eman zaio Ikasle Egunari Euskal Herriko txoko guztietatik Billabonara hurbildu den gazte andanarekin. Momentu honetan, 200 ikasle inguru ari dira Ikasle Topaketetan parte hartzen herriko zineman. Ikas-mailaka banatu dira 3 taldetan, eta talde bakoitza bere errealitatea aztertu eta aurrera begirako bide posibleak markatzen ari da. Oso parte-hartzaileak izaten ari dira eztabaidak, zer hausnartu badugunaren seinale.

Bitartean, frontoian kokatua dagoen Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunean, haurrentzako txokoa, postutxoak eta erakusketa aurki daitezke. Eskulanetan burubelarri babiltza txikiak ere.

14:00ak aldera topaketen ondorioak aurkeztuko dituzte talde guztiak batuz, eta amaitzean, bertso bazkaria egongo da frontoian, eskualdeko bertsolariekin. Menua ondorengoa izango da: pasta entsalada, solomoa tomatearekin eta yogurt krema.

Oraindik ere bertaratu ez zaretenok, arratsaldean giro aparta izango dela ziurtatuta dago. Haurrentzako Irrien Lagunak gunea egongo da, Porrotx gure pailazo maitagarrienarekin (txikiak ez direnak baina haur sentitzen direnak ere bertaratu daitezke!), eta gazte zein helduentzat poteo aldarrikatzailea. 19:00etan burutuko da ekitaldi politikoa herriko plazan kokatua dagoen karpa handian.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa