Topatu.info-ren jarraipen berezia:
Momentuko jarraipena twitter bidez.


Orduak aurrera doaz eta bazkaldu ostean jendea ez da siestara erretiratu. Euria goitik behera gelditu gabe dihardu Billabonan eta bazkarian zebait busti ere egin dira, haizeak frontoi barrura tantak bultzatu dituenean. Bertsolariek giroa berotzen lagundu dute ordea. Bazkaria ere primerakoa, dena etxean egina: entsalda, solomoa tomatearekin eta yogur naturala. Etxekoa esan bezala.

17:30etan puntuan hasi da Porrotx bere emanaldiarekin. Gazteokin batera guraso eta haurrak ere ez dira falta izan bertan. Mari Kalanbre, Largabista eta konpainia ere lagun izan ditu denak dantzan jartzeko. Plaza inguruan berriz txaranga ari da giroa berotzen. Hogei minutu eskas geratzen da ekitaldia hasteko.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa