Hemen da! Iritsi da Ikasle Eguna!

Eta, tradizio den bezala, berarekin batera ekarri du euria ere… Baina tira! Nori axola dio horrek?! Euri tanta batzuk ez gaituzte kikilduko! Euri tanta batzuk ez dute ikasle uholdea geldituko!

Hemen dena prest daukagu… zu bakarrik falta zara!

Billabonara etorri ezin izan baduzu, gure webgunearen bidez jakin ahalko duzu bertan gertatzen ari dena. Topatu.info-ko lagunak arituko dira zuzeneko jarraipena egiten, gure webgunean bertan egingo dute. Eskerrik asko Topatu!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa