Kaixo denoi!

Interneteko leihoa aprobetxatuz laguntza eskaera bidali nahi dugu Billabonatik. Atzoko Ikasle Eguna eta gero desmontaje lanetan ari gara gaur ere. Oraindik lan asko geratzen zaigu egiteko, euriaren eta uholdeen eraginez normalean baino lan gehiago izaten ari gara.

Lanerako jendea falta zaigu. Lan eta lan ari gara baina ezin dugu amaitu! Gazteak gara, bai, baina oso lo gutxi egin dugu eta ezin erritmo honetan askoz ere denbora gehiago aguantatu!

Billabona inguruko jendeari laguntza eskatzen diogu! Mesedez, norbaitek posible baldin badu, gaur gauean edo bihar goizean Billabonara hurbildu eta laguntzatxo bat ematea eskertuko genioke!

Norbait lanerako prest badago idatzi e-mail bat komunikazioa@ikasleabertzaleak.org-era eta bertan zehaztuko dugu ordu eta lekuren bat.

Atzoko ekitaldian auzolana aipatzen genuen, guztion arteko lanaz aurrera egitea errazagoa dela esaten genuen… gaur, elkarkidetza hori behar dugu!

ESKERRIK ASKO!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa