1939. Praga. Okupazio alemana zabaltzen ari da. Enfrentamenduak, grebak, barrikadak… Nazismoaren oldarraldiak ikasle bat erail du unibertsitatean. 9 ikasle gehiago ondorengo egunetan. 1200 ikaslek errepresioaren gordina biziko dute.

72 urte iragan dira ordutik, baina geroztik, eta gaur egun oraindik ere, milaka ikaslek gure eskubideen urraketa eta zapalketa bizi dugu. Kontinente guztietan, belaunaldiz belaunaldi errealitate ezberdinak bizi izan ditu ikasleriak, borroka ezberdinetan parte hartu izan du, eta subjektu aktibo izan da eraldaketa sozialean, iraultzan. Gaurko egunez, munduko herri, ikastetxe eta unibertsitateetan aurrera darrai gure iraultzak. Txilen, Italian, Kolonbian… eta Euskal Herrian. Ikasleon borrokak ez du mugarik!

Ostegun honetan, Azaroak 17, Ikasleon Nazioarteko Eguna dugu. Ospakizun egun bat baino gehiago, historian zehar ikasle mugimeduak tinko eramandako iraultzaren lekukoa harro jaso eta borrokan aurrera egiteko eguna da. Ikastetxe eta unibertsitateak astindu eta ikasleon aldarrikapena kalera ateratzeko eguna. Ikasle mugimendu sendo bat badela erakutsiko dugu. Ideiak argi eta grinez beterik, laiak eskuan hartuta euskal ikasleok iraultza egitera goaz. Muga guztien gainetik, inork ez ezerk ez gaituelako geldituko! Ikasle borrokaz lortuko dugulako! Jo ta ke, Euskal Eskola Nazionala eraiki arte!

IRUÑERRIAN:

GASTEIZEN:



Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa