Archive for azaroa 16th, 2011

Biharko egunerako, Ikasleon Nazioarteko Eguna, Leioako Ikasle Mugimenduak egun osoko egitaraua antolatu du. Goizean fakultateka hainbat ekimen burutuko dira eta arratsaldean, kanpus guztia batuko da herri bazkari eta ondorengo jaialdian. Magisteritzako fakultatean: 10:30tan, kontrol sozialaren inguruko bideo forum-a. Sare sozialen, kamaren… bidez, nola kontrolatzen gaituzten jorratzen duten dokumentaltxoen bidez fakultate mailako eztabaida bideratuko da. Pelikulak, “Operacion pandemia”, “La cara oculta de facebook” eta “Kamarak apurtu” izanen dira. Horrez gain, egun   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasleon Nazioarteko Eguna bihar bada ere, ikasturte hasieran ekindako borroketan murgilduta dago ikasleria. Fakultate eta ikastetxeetan, inposaketa ezberdinen aurrean, gure eskubideen defentsan mugimendu sendo bat eraikitzeko apustua egin dugu. Horren erakusle da, gaurko egunez Gasteizko unibertsitatean, fakultatez fakultate goiz goizetik ekindako topaketa, asanblada eta ekimen ezberdinak. Arratsaldean ikasle guztiak Filologiako fakultatean batu eta edukiz beteriko Itxialdi bati ekin diote. Fakultatetako kronika: Gizarte Lanako ikasleek azken asteen eginiko inkesten emaitzen inguruko   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa