Biharko egunerako, Ikasleon Nazioarteko Eguna, Leioako Ikasle Mugimenduak egun osoko egitaraua antolatu du. Goizean fakultateka hainbat ekimen burutuko dira eta arratsaldean, kanpus guztia batuko da herri bazkari eta ondorengo jaialdian.

Magisteritzako fakultatean:

10:30tan, kontrol sozialaren inguruko bideo forum-a. Sare sozialen, kamaren… bidez, nola kontrolatzen gaituzten jorratzen duten dokumentaltxoen bidez fakultate mailako eztabaida bideratuko da. Pelikulak, “Operacion pandemia”, “La cara oculta de facebook” eta “Kamarak apurtu” izanen dira. Horrez gain, egun osoan zehar ikasle mugimenduaren inguruko erakusketa egongo da.

Gizarte Zientziak:

10:30tan, kontrol sozialaren kontrako burrunbada, Hall-etik hasita.
11:00tan, fakultatearen egituraketaren inguruko hausnarketa. Soziologo ezberdinen aipu, fakultateko argazki eta bideoen bidez dinamizatua.
Horrez gain, fakultatearen inguruko argazki erakusketa kritikoa fakultateko eskaileretan. Erakusketa hau aste oso batez egonen da ikusgai.

Medikuntzako fakultatean:

10:30tan, tortura kasuetan medikuak hartu beharreko paperaren inguruko hitzaldia.

Mikel Laboa plazan:

14:00tan, KANPUSEKO BAZKARIA Mikel Laboa plazan: paella goxua, Salbadorreko eta Euskal Herriko kantautorismo saioa.
17:00tan, Kolonbiako ikasle mugimenduarekin elkartasuna adierazteko kontzentrazio eta argazkia. “Kolonbiako ikasleekin bat. Pribatizaziorik ez!” lelopean eginen da.

Ondoren:

19:00tan, Ronda herriko tabernatik 7katu gaztetxera, Trikipoteoa.
20:00tan, 7katu gaztetxean luntxa, trikitilariak eta karaokea.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa