Archive for azaroa 17th, 2011

Gaur, Ikasleon Nazioarteko Eguna den honetan, Euskal Ikasleok gure hitza ozen oihukatu dugu! Ikasgeletan, atarian, pasilo, kafetegi edo kalean. Muga, eraso eta mehatxu guztien gainetik, ikasleon eskubideak aldarrikatzearekin bat, gure borrokarako konpromiso eta indarra erakutsi dugu. Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitate bakoitzean, ikasle uholde sendo eta indartsu bat jaiki da gaurko egunez, iraultzarako prest! Ikasle borrokaz lortuko dugulako! Hona hemen eguneko kronika labur batzuk: Gasteizko Unibertsitatea: Atzoko egunez ekindako itxialdiari   Read More ...

Etiketak: Info

Gaurkoan Iruñerrian ehunka ikasle atera dira kalera, Iribasek eramaten ari dituen Hezkuntza politika eta Hezkuntza eredua beraren kontrakako aldarriarekin, Iruñerriko Ikasle ta Abertzaleak deituta. Manifestazioan 1000 ikasle inguru parte hartu dute eta oso girotsua egon da batukada batez lagunduta. Esan beharra dago indar errepresiboen presentzia izugarria izan dela bai Polizia Foralena, zein Polizia Nazionalarena. Iruñerriko Ikasle ta Abertzalearen balorazioa oso ona izan da, ikastetxe ezberdinetako ikasleak kalera atera direlako klaseak   Read More ...

Etiketak: Info

Atzoko egunez egitarau oparo eta parte hartze handiko eguna izan zuten MU-ko ikasleek.  Ikasleon Nazioarteko Egunaren testuinguruan, ikasturte hasieratik lantzen dabiltzan lurraren fruituak jaso eta ikasleriarekin batera konpartitu nahi izan dituzte. Lan asko dago egiteko oraindik eta laiak eskuatan, gaurko egunez lanean jarraituko dute ikasleriarekin osatutako Manifestua bera bandera gisa hartuz.

Etiketak: Info
  • Artxiboa