Gaur, Ikasleon Nazioarteko Eguna den honetan, Euskal Ikasleok gure hitza ozen oihukatu dugu! Ikasgeletan, atarian, pasilo, kafetegi edo kalean. Muga, eraso eta mehatxu guztien gainetik, ikasleon eskubideak aldarrikatzearekin bat, gure borrokarako konpromiso eta indarra erakutsi dugu. Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitate bakoitzean, ikasle uholde sendo eta indartsu bat jaiki da gaurko egunez, iraultzarako prest! Ikasle borrokaz lortuko dugulako!

Hona hemen eguneko kronika labur batzuk:

Gasteizko Unibertsitatea:

Atzoko egunez ekindako itxialdiari jarraiki gogotsu ekin diote egunari Gasteizko Kanpuseko ikasleek. 8ak aldera esnatu eta martxan jarri baitira. 10:30tan, 140 pertsona Letren Fakultatetik Kanpus osoa zeharkatu duen manifestazioan abiatu dira Gure eskubideen jabe, ikasleok iraultza! lelopean.

Tamalez, gure eguna den honetan, ezin izan dugu ekitaldia normaltasun osoz burutu. Izan ere, txalapartariak isilaraziz Iñaki Bazan Letren Fakultateko Dekanoak  ekitaldia oztopatu du, bertan egoteko baimenik ez genuela argudiatuz. Azkenean akordio batera heldu gara, eta ekitaldia egin ahal izan dugu, oztopoen gainetik. Gertakari honek argi utzi du ikasleok geure hitza entzunarazteko borrokatuko dugula.

Ondoren, nazioarteko borroken inguruko bideo labur bat eskaini da historian zehar ikasleok pairatutako errepresioa agerian utziz. Egoerak egoera, ikasleon borrokaren garrantzia azpimarratuz amaitu dealrik ekitaldia.

Amaitzeko Ikasle Abertzaleakeko kide batek datorren azaroaren 22an, asteartea, hautestontziekin zita bat dugula gogorarazi digu.

Bilboko Ikasleak:

Instituto eta ikastetxe guztiak kalera atera dira. Bakoitzak bere borroka eta zentro bakoitzeko helburuekin.  Unamuno institutoan bizi den egoera ikusita ordea, haiei elkartasuna adieraziz manifestazio bat egitea zirkularretik Unamunoraino 12etatik aurrera paroak eskatuz. Kontrol soziala salatu dute ikasleek, instituto askotan kamarak daude zentro barruan eta kanpoan, horrez gain ALEXIA programa berria salatu dute ikasleak kontuan hartzen ez direlako. Hau da, gurasoekin lotura zuzena bilatzen dute irakasle eta zuzendariek, ikasleek ezer jakin barik notak, faltak, azterketa fotokopiatuak, oharrak… bidaliko zaizkielarik. Ikasleak haien buruaren jabe izan beharrean, gurasoak eta irakasleak izango dira. Honekin batera ordea, ikastetxe askotako zuzendaritza eta irakasleen euskaraz hizt egiteko ezintasuna salatu da, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea zuzenean urratuz.

150 bat pertsona gerturatu dira ekimenera. Manifestazioa ondoren ekitaldi txiki bat egin da ikasle mugimenduaren historia eta zentru batzuetako egoera laburra azalduz, sentadarekin batera errepidean. Eta azkenik Unamuno barrura sartu dira eta bertako ikasleak haiekin elkartu dira, paroak egiteko arazoak eduki dituztelako.

KONTROL SOZIALIK EZ!

GORA IKASLE MUGIMENDUA!

Nafarroako Ikasleak:

Aurreko urtean egin bezala, Iruñerriako kaleak ikasle uholdez buzti dira gaurko egunez. Indar Poliziaren presentzia nabarmena izan bada ere, ikasleek tinko jarritu dute manifestazioarekin. Murrizketen aurrean, eskubideen defentsa, Bolognarena aurka…. Iruñerrian ikasle mugimendu indartsua jaio da! Hemen informazio gehiago eskura:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa