Gaurkoan Iruñerrian ehunka ikasle atera dira kalera, Iribasek eramaten ari dituen Hezkuntza politika eta Hezkuntza eredua beraren kontrakako aldarriarekin, Iruñerriko Ikasle ta Abertzaleak deituta. Manifestazioan 1000 ikasle inguru parte hartu dute eta oso girotsua egon da batukada batez lagunduta. Esan beharra dago indar errepresiboen presentzia izugarria izan dela bai Polizia Foralena, zein Polizia Nazionalarena.

Iruñerriko Ikasle ta Abertzalearen balorazioa oso ona izan da, ikastetxe ezberdinetako ikasleak kalera atera direlako klaseak hustuz. Ikasleon aldarrikapena garbia izan da, ez dugu onartuko inolako erasorik gure eskubideen kontra. Hau dela eta beste eskola eredu propio baten alde borrokatzera deitu zaio ikasle orori, egunerokotasunean hezigunetan antolatuz eta borrokatuz.

Gaurkoa, ez da hemen geratuko, etorkizuneko ikasle iraultzarako baldintzak sortzen jarraitu behar garelako, oztopoak oztopo errepresioari aurre eginez eta gure alternatibak landuz eta aldarrikatuz. Hemendik Nafarroako ikasleriari animatzen diogu etorkizuneko mobilizazioetan parte hartzera, borrokarako garaia hasi besterik egin ez delako.

Zorionak Iruñeriko ikasleria, Jada ikasle uholdea geldi ezina da eta!!!

Argazki gehiago ikusgai hemen

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa