Atzoko egunez egitarau oparo eta parte hartze handiko eguna izan zuten MU-ko ikasleek.  Ikasleon Nazioarteko Egunaren testuinguruan, ikasturte hasieratik lantzen dabiltzan lurraren fruituak jaso eta ikasleriarekin batera konpartitu nahi izan dituzte. Lan asko dago egiteko oraindik eta laiak eskuatan, gaurko egunez lanean jarraituko dute ikasleriarekin osatutako Manifestua bera bandera gisa hartuz.

Hona hemen gaur goizean goiz esnatu direnean bidali diguten atzoko kronika:

12’30tan ekin genion atzoko egunari aurkezpen xume batekin. Ezagutza jolas batzuk egitearekin batera denok elakrrekin bazkaldu genuen eta Ikasle Manifestuaren inguruko eztabaidarekin hasi arratsaldea. 50 pertsona elkartu ginen eta ordu eta erdiko eztabida polita eduki genuen. Jendeak aportazio asko egin zituen eta hainbat gauzen aurrean erantzuteko prest azaldu ziren. Behin eztabaida amaituta, sukaldaritza tailerra eginaz afaria prestatu eta dastatzeko aukera izan genuen. Orain esnatu berri gaude eta 10:00etan Ikasleon Nazioarteko egunarekin harremana duen murala egin eta unian jartzeko asmoa daukagu. Behin eztabaida amaituta sukaldaritza tailer batekin afaria prestatu eta dastatzeko aukera izan genunen.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa