Archive for Abendua, 2011

Zure hitza, ikasleon iraultza!

Zorionak pasa diren UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko hauteskundeetan parte hartu eta eskubide urraketa bakoitzaren aurrean iraultzarako hautua egin duzuen euskal ikasle guztiei! Fakultatez, fakultate, ikaslez ikasle lortutako bozka kopuruak argi erakutsi du hemen iraultzarako prest dagoen ikasleri bat badagoela!

Lehen indarra izan gara NUPen eta EHUn!

Argi esan izan dugu ikasturtero, eta ozen ohiukatu dugu aurtengo ikasturte hasieran ere:

Makurturik nahi gaituzte, inposaketen aurrean altxatuko ez diren ikasleak nahi dituzte. Ez dute lortu, ordea! Guk, irudimenez, indarrez, ilusioz eta konpromisoz heltzen diegu erronkei. Bahitu dizkiguten eskubideak geureganatzeko borrokatzeko prest gaude! Fakultateetako txikitasunetik, kanpusetako handitasunean arraun egiteko prest gaude! Borrokalariak gara, ondo dakite hori!

Beraz, eskerrik asko hauteskundeetan sobreak hartu eta hautestontziak bestelako unibertsitate eredu baten aldeko bozkaz bete dituzuen euskal ikasle guztiei! Ikasleok aski da! oihukatu dugu ozen. Nire, zure, gure artean osatzen dugun ikasle uholdearekin  fakultatez fakultate iraultza egitera goaz!

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Abenduaren 22an, II. Ikasle Presoen Eguna!

Eguberriak ikasle zein gazte guztiontzat ospakizunetarako garaiak dira gure lagun eta senideen artean; olentzero eguna, gabon zaharra, oporrak… Zoritxarrez gaur senide, lagunak, koadrila zein ikastetxe askotan ez dute errealitate hori bizi. Gure herriak bizi duen salbuespen egoera delarik eguberri hauetan ehundaka pertsonek ezin dute haien senide zein lagunen poztasuna sentitu. Guztion eskutan dago hemen ez dauden guzti horiei gure babesa eta berotasuna ematea nahiz eta, ehundaka edo milaka kilometrotara egon.

Horregatik, pasa den urtean egin bezala, Iruñerriako ikasleek Ikasle Presoen II. Eguna antolatu dute!

Abenduaren 22an gure besarkadarik beroena adieraziko diete, etxean nahi eta behar dituztelako, ditugulako. Ikasgeletan haien grina, indarra eta berotasuna behar delako, haiek hasitako bidean pausoak aurrera ematen jarraitzeko. Abenduaren 22an ikasleon borrokaz presoak etxera ekartzeko.

Ikasle preso eta errefuxiatuak klaseetara!!!!
Euskal preso ta iheslariak etxera!!!!

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

26. urteurrenik ez mesedez!

25 urte. Geroa ilundu nahian, elkarrengandik urruntzen, kentzen, lapurtzen…

25 urte igaro dira Nafarroan “Ley del Vascuence” delako legea indarrean ipini zutenetik. Euskaldunon hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen legeaz mintzo gara, egunez egun zanpatzen gaituen legeaz. Nafar gobernuaren hizkuntza politika menderatzailearen lekuko den lege horretaz. Nafarroa Garaia 3 eremutan zatikatzera kondenatu gaituen inposaketa da honen ondorio zuzena.

Huts hutsean, zatiketa administratiboan sakontzera eramaten gaitu, indarrez inposatu diguten bide honek. Nafar lurraldean errealitate ezberdinak sortzea ekarri du honek eta gainontzeko Euskal Herritik bereiztea.

Horri jarraiki, euskaraz bizitzea, gozatzea… pribilegio gisa kokatzea dakar zonalde jakinetan; besteetan oztopoz beteriko erabakia izanik. Euskaldunon hizkuntza eskubidea bera ere, noiz eta non nolakoa den ezartzen saiatzen dira istorio guzti honekin, beste behin ere. Aitzakiak baino ez dituzte behar, gure izaera distortsionatzeko bidean pausoak emateko.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Presoen eskubideen alde, ikasleok ere baraualdian!

Gaurko egunez, Egin Dezagun Bideak antolaturik, presoen eskubideen defentsan Ibaetan burutzen ari den baraualdian hezkuntza komunitateak hartu du lekukoa. Guk, ikasleok, hezkuntza komunitateko partaide aktibo garen heinean, ekimen nahiz aldarrikapenarekin bat eginaz, baraualdian aurkitzen gara Ibaetan bertan.

Gure aldarrikapen eta borroka ez da Donostiko kanpusera mugatu, Euskal Herri zabalean hainbat ikastetxe eta unibertsitateetan burutu baitituzte ekimenak ikasleek. Hona hemen kronika eta argazki batzuk.

Altsasu.

Euskal herri mailako gose grebarekin bat egin du altsasuko ikasleriak. Gaur abenduak 14 gose greba burutu du Altsasuko institutoko ikasle mugimenduak helburua euskal presoen askatzea delarik. Kontzentrazioa egin dugu instituto aurrean ikasleak, batu gaitezen eta mobilizazioekin bat egitea, gose grebara deituz. Horrekin batera ikasle presoak klaseratzea eta gaur bokatak motxilan uzteko aldarrikapena gauzatu dugu.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Joseba Iribas, entzun eta bete ikasleon aldarria!

Pasa den abenduaren 7an, Iruñerriako Ikasle Abertzaleak taldea, beste hainbat eragileren babesarekin batera, beste behin ere Joseba Iribas, Hezkuntza Kontseilariari zuzendu zitzaion eta hiru hilabateko epean, manifestuan bazten diren puntuak garatzeko eskaera zuzena egin.

Manifestu hau pasa den urteko azaroaren 17 kalera zuten Irulerriako ikasleek. Geroztik, lanean diardute manifestu hau puntuz puntu bete dadin. horren adibide da, pasa den azaroaren 17an buruturiko manifestazioa, 1000 ikasle baino gehigo batu baitziren.

Bidean tinko eta gauzak argi, hauxe da herenegun Joseba Iribasi helarazitako mezua: Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments

Abedunaren 6ean, Euskal Ikasleria Herri Eskoletan!

Aste arraroa izan dugu hau, durangoko azoka, zubiak…. baina tartean baita jai egun inposatu bat ere, abenduaren 6a, Konstituzio Españolaren eguna. Euskal Herriaren ukazioa eta gure lurraldearen zatiketa ospatzen duen eguna dugu hau. Horregatik, Euskal ikasleok ezer ospatzerik ez dugunez, jai egun arrotz honi intsumisioa egin eta ikastetxeak ireki eta Herri Eskolak antolatu ditugu.

Denera 40 herri eskola burutu dira Euskal Herri zabalean eta 700 ikaslek baino gehiago parte hartu dute bertan. Eskola guztietan, egitarau propioaz gain, pasa den Billabonako Ikasle Egunean egindako Ikasle Topaketetan aterako ondorioei jarraiki, ikasleok, egungo jendarte ereduaren eraldaketan eta Euskal Herriaren eraikuntzan dugun papera azpimarratu dugu. Paper hau betetzeko ordea, gure eremu propioetan lan egiez, txikitasunetik, norbanakoaren iraulktzatik ekinda, ikasle uholde bat osatzeko lan egin behar dugula ondorioztatu dugu. Ikasleak subjektu iraultzaile garelako, eta ikasle borrokaz soilik lortuko dugulako. Hona hemen hainbat argazki eta kronika labur.

Laudio.

Aiaraldea komunikabidearen eskutik, hemen duzue Laudioko Herri Eskolen inguruko bideo kronika.

Read more…

posted by komunikazioa in Albisteak and have No Comments