–         ZORIONAK!!

–         Zorionak? Zer dela eta?

–         Joe, Euskararen eguna delako gaurkoan! Eta Nafarroaren eguna!

(…)

Eta bai, egun bakarrera mugatzen da askorentzat euskararen eguna. Abenduaren 3an mitifikatzen da guztia!

Baina zer gertatzen da gainontzeko 364 egunetan zehar?

Non gelditzen dira agintari, gobernu eta bestelakoen zorion hitzak? Eta ekintzak?

Ekintzek egin gaituzte, ekintzak dira gure jardunaren eta izaeraren adierazle. Eta Euskal Herriaren luze eta zabalean, adibide garbiak dauzkagu inposatzen dizkiguten hezkuntza sistemen atzerapausoen lekuko. Hizkuntza politika atzerakoiak, Trilinguismo eta TIL ereduen gisako inposaketak, Vascuencearen legetik eratorritako 3 eremuen zatiketa…

Aurpegia behar da, urteko egun bakarrean ahoak hitzez beteta ekintzak ezkutatu nahi izateko…

Guk ekintzekin adieraziko dugu zer garen, ikasle kolektiboaren aldarrikapenak zeintzuk diren!

Egunez egun… ikasleok iraultza egingo dugu, gure hizkuntzaren bitartez begiratuz, sentituz, gainontzekoak ezagutuz, maitatuz eta gozatuz!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa