Aste arraroa izan dugu hau, durangoko azoka, zubiak…. baina tartean baita jai egun inposatu bat ere, abenduaren 6a, Konstituzio Españolaren eguna. Euskal Herriaren ukazioa eta gure lurraldearen zatiketa ospatzen duen eguna dugu hau. Horregatik, Euskal ikasleok ezer ospatzerik ez dugunez, jai egun arrotz honi intsumisioa egin eta ikastetxeak ireki eta Herri Eskolak antolatu ditugu.

Denera 40 herri eskola burutu dira Euskal Herri zabalean eta 700 ikaslek baino gehiago parte hartu dute bertan. Eskola guztietan, egitarau propioaz gain, pasa den Billabonako Ikasle Egunean egindako Ikasle Topaketetan aterako ondorioei jarraiki, ikasleok, egungo jendarte ereduaren eraldaketan eta Euskal Herriaren eraikuntzan dugun papera azpimarratu dugu. Paper hau betetzeko ordea, gure eremu propioetan lan egiez, txikitasunetik, norbanakoaren iraulktzatik ekinda, ikasle uholde bat osatzeko lan egin behar dugula ondorioztatu dugu. Ikasleak subjektu iraultzaile garelako, eta ikasle borrokaz soilik lortuko dugulako. Hona hemen hainbat argazki eta kronika labur.

Laudio.

Aiaraldea komunikabidearen eskutik, hemen duzue Laudioko Herri Eskolen inguruko bideo kronika.

Altsasu.

Ikastetxe guztiak itxita zeudenez, ikasleok ekimenak Altsasuko Gaztetxean burutzea erabaki genuen garrantzitsua baitzen jai egun arrotz honen aurrean ikasleria mugiaraztea eta egun inposatu honi etekinak atera eta zerbait ikasi ahal izateko alternatibak plazaratzea. Klasera joateko eskubidea ukatua zaigunez ondoko planteamendua burutu genuen:

Hasteko gosaria egon zen goizeko 9-tan harrerarekin batera, hamazazpi ikasle bertaratu ginen gutxi-gorabehera. Gosaldu eta gero Sakanako egoera sozio-ekonomikoaren inguruko hitzaldia eman zen, “Abian” kolektiboaren eskutik, hamaiketan bukatu zena. Jarraian hamaiketakoa egon zen, dokumental baten proiekzioari sarrera eman ziona. 18/98 auziaren inguruko dokumetala bukatutakoan, 13-ak aldera, “Jai egun arrotzei intsumisioa” eta “Konstituzioari ez!” lelopeko kontzentrazioarekin bukatu genuen eguna.

Gabriel Aresti (Bilbo)

40 pertsona inguru batu gara ikastetxean, bertako ikalseak eta auzoko gazteak barne. Goizean goiz ikasleria zer den definitzeko ariketa ezberdinak ditugu, egun sistemak sustatzen duen ikasle eredua eta guk geuk aldarrikazten dugun ikasle eredua bereiziz; akritiko, sumiso eta ikasle kontsumistaren aurrean, parte hartu, irudimena garatu eta borrokalaria ziango den ikasle eredua aldarrikatu dugu. Parten hartzea oso ona izan da, ikasleon eskubideen inguruan luze eta zabal hitz egin dugu baita, guk, ikasleok gure borrokan eta eguneroko errealitatean dugun subjektu izateko beharraren inguruan. Azken batean, gu izango baikara iraultza eragin eta egingo dugunak.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa