Pasa den abenduaren 7an, Iruñerriako Ikasle Abertzaleak taldea, beste hainbat eragileren babesarekin batera, beste behin ere Joseba Iribas, Hezkuntza Kontseilariari zuzendu zitzaion eta hiru hilabateko epean, manifestuan bazten diren puntuak garatzeko eskaera zuzena egin.

Manifestu hau pasa den urteko azaroaren 17 kalera zuten Irulerriako ikasleek. Geroztik, lanean diardute manifestu hau puntuz puntu bete dadin. horren adibide da, pasa den azaroaren 17an buruturiko manifestazioa, 1000 ikasle baino gehigo batu baitziren.

Bidean tinko eta gauzak argi, hauxe da herenegun Joseba Iribasi helarazitako mezua:

Ikasle Abertzaleak egindako manifestu honen ematearen bitartez, atxikitutako erakunde ezberdinekin batera, eskatzen dizugu idazki honetan jartzen diren edukietan sakontzen hastea eta neurriak hartzea 3 hilabeteko epe maximoan.

Ezinbestekotzat jotzen dugu pausoak aurrera ematen hastea gure herrialdeko normalizazio linguistikoa lortzeko, gaur egun hain gutxi bermatua dagoena. Gainera, egungo hezkuntza ereduak ez du aintzat hartzen ikasleon oinarrizko eskubideak eta ez zaio hezkuntza kolektibo honi subjektu aktibo bat bezala jarduteko aukerarik ematen.

Hau dela eta, manifestu honen bitartez adierazten dizugu ikasleon beharrak eta aldarrikapenak, hain aktiboki mobilizatu direnak askeneko hiru hileko honetan, bai murrizketen aurka Urriak 27an egindako bigarren hezkuntzako greba orokorrean, zein Azaroaren 17 egindako manifestazioan zuen gobernuak eramaten ari dituen hezkuntza politiken aurka.

Bukatzeko, berriro esaten dizugu 3 hilabeteko epea duzuela idazki honetan jarritako neurriak hartzen hasteko eta publikoki testu honekiko zuen jarrera adierazteko. Horrela ez bada, epe muga hau igarota ikasleok berriro mobilizazioetara bueltatuko gara beste hezkuntza eredu bat aldarrikatzeko; euskalduna, herritarra, parte hartzailea eta hezkidetza-ilea.

Informazio gehiago eta manifestua bera Iruñerriakoen blogean bertan aurkituko duzue; hemen.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa