Archive for urtarrila, 2012

Pasa den astean, urtarrilaren 20an (ostirala) Ikasle Abertzaleen aurkezpenak burutu zituzten Urretxuko eta Zumarragako Lizeo ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan. Lizeoan 10etan zuten hitzordua, eta 30 ikasle inguru gerturatu ziren erabilera anitzeko gelara. Institutuan, berriz, 12:25etako jolas-garaian egin zuten aurkezpena, eta 32 ikasle hurbildu ziren. Oro har, ikasleen interesarekin eta harrera onarekin oso pozik agertu ziren hizlariak eta ikasleak eurak. DBHko eta batxilergoko ikasle batzuei aurkezpen hauek egiteko ideia   Read More ...

Etiketak: Info

Kolonbiako ikasle mugimenduak kolonbia borrokatzeko modu berri bat eraiki du azken hilabeteotan, parte hartzeko forma berriak sortuz, eta herrialdeko mugimendu sozial ezberdinekin batera sare berriak sortuz. Dokumental labur honetan, mobilizazioen inguruan hitz egiten digute zenbait ikaslek naiz irakaslek. Kolonbiako hezkuntza eta jendarte eraldaketaren aurrerapausoei eta etorriko diren prosezuei so eginez.

Etiketak: Info

Lehenengo ale honetako elkarrizketak ere kolonbiarekin izango du zer ikusia. Oraingoan, UPVn ikasten dagoen kolonbiar errefuxatu politikoa den Jorge Freytter-Florani egingo diogu elkarrizketa. Atzerriratua izan den baten bizitza, baina hala ere, bere lan politikoa egiteari utzi ez dion ikaslea. Bere esperientzien inguruan galdetuz, eta Euskal Herriko ikasle mugimenduari buruz galdetuz, gure formakuntzan bide lagun izango dugun borroka laguna. 1.-Zer mugimendu motatik zatoz? Egia esan, nire militantzia politikoa bigarren hezkuntzan nengoelarik   Read More ...

Etiketak: Info

Lehenengo ABIAN honetan, Kolonbiari buruzko Kronika batekin gatoz. Leioako Kampuseko Gizarte Zientzietako Asanbladako kide baten eskutik, zein urtebetez ikastera joanda dagoen Kolonbiara. Urte berezia Kolonbiako ikasleentzat, hau da bere hitzetan bertan ikusitakoa! Une garrantzitsuak bizi ditu hezkuntza publikoak Hegoamerikan. Besteak beste, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Txile eta Kolonbian, gaurko neoliberalismoak dakarzkien pribatizazio prozesuak, eta hauen kontrako ikasle borrokak gori-gorian daude. Nire partetik, abuztuan Kolonbian kurtsoa hasi zenetik bizitakoaren kontakizuna egin   Read More ...

Etiketak: Info

Pasa den 2008an gure eskualdeko 17 gazte izan ziren atxilotuak, epaiketa uztailean eduki ondoren iada iritsi da sententzia. Honek horietako 6ri 6na urteko zigorra ezarri nahi die beste 11en absoluzioa eskatuz. Ireki den une berri honetan, ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezela ez dute lortu, eta zez dute lortuko! Gatozen belaunaldi berriok ere ez gaude prest horrelako injustizia   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa