Pasa den 2008an gure eskualdeko 17 gazte izan ziren atxilotuak, epaiketa uztailean eduki ondoren iada iritsi da sententzia. Honek horietako 6ri 6na urteko zigorra ezarri nahi die beste 11en absoluzioa eskatuz. Ireki den une berri honetan, ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezela ez dute lortu, eta zez dute lortuko! Gatozen belaunaldi berriok ere ez gaude prest horrelako injustizia bat onartzera! IRAULTZA GARAIA DA!

Horregatik gaur osteguna, mobilizazioak burutu ditugu Oarsoladeko hainbat ikastetxetan ( Oiartzunen ostiralean) eta oso jendetsuak izan dira!

Horrez gain ikasle orori helarazi nahi izan diogu asteburu honetan egingo diren mobilizazioen berri, honako hauek dira:

Ostiraletik igandera Oreretako herriko plazan GUNE ASKEA zabalduko da eta bertan akanpada egingho due hainbat ekimenekin batera : bazkari,afari,asanblada,bideo emanaldia, kontzertuak…..
Larunbatean eguerdiko 12etan Lartzabalgo biribilgunean elkarretaratzea
Igandean eguerdiko 12etan ere, Manifestazioa 12etan Lartzabalgo Anbulategitik
Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa