Lehenengo ale honetako elkarrizketak ere kolonbiarekin izango du zer ikusia. Oraingoan, UPVn ikasten dagoen kolonbiar errefuxatu politikoa den Jorge Freytter-Florani egingo diogu elkarrizketa. Atzerriratua izan den baten bizitza, baina hala ere, bere lan politikoa egiteari utzi ez dion ikaslea. Bere esperientzien inguruan galdetuz, eta Euskal Herriko ikasle mugimenduari buruz galdetuz, gure formakuntzan bide lagun izango dugun borroka laguna.

1.-Zer mugimendu motatik zatoz?

Egia esan, nire militantzia politikoa bigarren hezkuntzan nengoelarik hasi zen ikasle mugimenduan. Askoz gehiago murgildu nintzen, hezkuntza publiko baten borrokan Estatu kolonbiarrak nire Aita hil zutenean, 2001ean. Bera, 70. hamarkadan, Ikasle ordezkaria zen zuzenbideko fakultatean eta ondoren sindikalista eta irakaslea.

2.- Zein da zure esperientzia kolonbian?

Aurreko galderari jarraituz, nire kolonbiako esperientzia, aitak emaniko formakuntza politikoaren transmisioan datza. Txikitatik hartu izan dut parte unibertsitateko asanbladetan, irakasleek egindako protestetan, sindikatuko eztabaidetan, nire aitaren besoetan hartu izan dut parte mobilizazioetan!!

Honek narama… Politika erreala ezagutzera, non klase sozialen konfrontazio bat dagoen, non justizia soziala bilatzen den hauen bizitza kalitatea hobetu aldera.

Bigarren hezkuntza amaitu eta gero Bogotara joan nintzen. Bertan, ekintza eta jardunaldi ezberdinetan parte hartu nuen: erreforma agraria baten aldeko mobilizazioetan, pribatizazioen kontrako martxa sindikaletan, eta baita ikasleekin, unibertsitate publiko baten alde eta unibertsitateetako paramilitarren kontrol politiko hegemonikoaren kontra. Herrialdea ezagutu, bere kultura, bere problematika.

3.- Beste asakok bezala, Kolonbiar estatuaren errepresioa pairatu eta gero, Euskal Herrian bukatu duzu.

Sufritu genuen. nire familiak, nire aitaren hilketaren ondorioz, kolonbiar estatuaren errepresioa, pertsekuzioa, estigmatizazioa eta baita Estatuaren relegazioa. Amenazatuak izan ginen, horregatik nire anaia Quebecen errefuxiatu zen. Ni, Venezuelan egon eta gero, eta ACNURek egindako estudio baten bitartez, Eusko Jaurlaritzaren giza eskubideen comisioaren oniritziaz, 2006an, gaur egun BILDU osatzen duten pertsonen laguntzaz, Euskal Herrira etortzen lagundu ninduten. Hemen oso ondo onartu ninduzuen eta nire ikasketekin jarraitzeko eta kolonbian zer gertatzen hari den zabaltzeko lanean jarraitzeko haukerak zabaldu zenizkidaten. Bestalde, Zuen herriko errealitatea ezagutzeko aukera eman didazue.

Orain, Atlantikoko unibertsitatean ematen den paramilitarren infiltrazioaren gainean egiten dut nere investigazio lana non nire aita bertako irakaslea zen. Azaroan, UPVren laguntzarekin, Nire aitaren heriotzaren 10. urteurrenean, omenaldi bat burutu dugula bilboko alde zaharrean. Bertan, Partido politikoetako ordezkariek, mugimendu sozialek, unibertsitateko lankide, kolonbiako elkartasuna lantzen duten elkarte, irakasle eta abarrek, kasuaren informe bat aurkeztu genuen. Orain, giza eskubideen komisio interamerikanoaren errekonozimendua bilatzen ari gara, Kolonbiar estatua epaitua izan dadin nire aitaren hilketagatik eta historia honek eragin duen guztiagatik.

Hemen Euskal Herrian, nire helburua bizitza hastea izango da egunen batean kolonbia berrira itzuli ahal izateko.

4.-Zein da zure lana hemen?

Nire lana hemen… ba, Nire ikasketei erantzutea… (jejeje)

Orain, hemendik kolonbiar herriarekiko egiten den kooperazio modeloa replanteatzea da nire helburua. Egiten diren politikak, ez daitezen izan kolonbia sakeatzeko, Euskal transnazional askok eiten duten moduan, Amerika Latina guztitik aurkitu daitezkelarik gure natur errekurtsoak expoliatuz eta sakeatuz.

Horrez gain, kolonbiako gatazkari soluzio elkarrizketatu bat ematearen aldeko ainbat kolektibo ditugu. Nire parte hartzea migranteen ingurukoa da, ez daitezen bigarren mailako herritar izan, baizik eta denon artean indartu dezagun guztiok nahi dugun Euskal Herria, nahiz ekonomiko nahiz kultural, sozial akademiko…

5.- Unibertsitatean?

Unibertsitatean oso mugatua, nire parte hartzea eremu gutxitan dudalako eta irakasle gutxi ezagutzen baititut. Kolonbiako unibertsitateekin konparatuz oso sinplonga iruditzen zait, parte hartzea etengabe bultzatzen baita han, beintzat kultura mailan

Ikasleria geletatik irten behar da, Irakasleak berdin. Jendartean eragiten duten arazoetan inplikatu behar da unibertsitatea, arazo hauek unibertsitatean eragiten baitute.

6.Nola hartu zaitu ikasle mugimenduak?

Oso asanblada gutxitan hartu dut parte orain arte nere klaseko ordutegiengatik, baina joan nahizenean oso espazio polita iruditu zait. Lan asko egin daiteke, ikasle mugimenduaren indartzerako, hala ere debate gehiago falta da “alma mater”aren inguruan, baina bertako lagunak oso eskuzabalak, solidarioak dira, hala ere, lotxatiak.

7.- Mugimenduaren inguruko Balorazio txiki bat?

Ikasle mugimenduak asko sufritu du espainiar eta baita euskal administrazioek egindako errepresioarengatik. Unibertsitateko partaide ziren pertsonen pertsekuzioak, hauetako asko espetseratuak edo epaituak, unibertsitatean kuadro politikoen eta gidaritzaren galera ekarri du ikasle mugimenduan.

Oso etapa garrantzitsua da Euskal Herriak bizi duena, non beharrezkoa den unibertsitateetan ikasle mugimendua indartu eta reestrukturatzea. Energia asko duzue, oso solidarioak zarete, espero hau inoiz ez galtzea.

8.- Zein da ikasle mugimenduak egin dezaioken aporazio handiena kolonbiar herriari? Eta bukatzeko, kolonbiako hezkuntzaren borrokan?

Gobernuarekiko kontraposizio bat eraikitzen hari da, hezkuntza modeloaren inguruan, non ikasle mobilizazioren bidez Gobernuak egin nahi zuen proiektu legea(unibertsitateen merkantilizazioa albideratzeko legea) gelditzea lortu zen.

MANEren jaiotza (mesa amplia nacional estudiantil), univertsitateko 4 eragile nazional batzen dituena,eta baita beste talde regional batzuk. Kapitaleko mobilizazioetan, Servicio Nacional de Aprendizaje-ko 4000 ikasleren presentzia izan zuten, Juan Manuel Santos en gobernuak jarritako legeen aurrean, zeinek kolonbiar hezkuntzaren pribatizazioa zuen helburu. Azkenean, planteamenduak gelditzea lortu zen.

Nire ustez, Amerika Latina eta euskal ikasle mugimenduaren arteko elkartasun dinamikak sortu behar direla uste dut. Orain Amerikan bizi dugun egoera ikusita eta lortzen hari garen antolamendu eredu efektiboa ikusita, pentsatzen dut gurekin batu eta euskal ikasle mugimendua ez dela atzean geratu behar. Bota dudan azkenarekin batera, elkarlanerako espazio bat sortzea galdera erreala iruditzen zait bi mugimenduen artean.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa