Archive for otsaila, 2012

Azken egun hauetan martxoak 3ari begira Gasteizko ikasleria gogor ari da lanean. Ikastetxez ikastetxe, asanbladak egin, hausnartu, eta hezkuntza herriarentzat dela aldarrikatzen ari dira jendarte eraldaketaren bidean. Hona hemen Mendebaldea, koldo  Mitxelena, Ikasbidea eta Ekialdeko ikasleen oharrak:

Etiketak: Info

Bi egun hauetan internazionalismoak gauza asko irakutsi dizkigu. Florentzian okupazioa ere oso indartsua da. Cipiona izeneko gaztetxean ibili gara. Zinema gela, gimnasioa, bi taberna, sukalde industriala, komunismoaren inguruko artxibategi izugarria… ditu gaztetxe izugarri honek. Horretaz gain, ikasle mugimendua ere ez dabil batere gaizki, baina hauek ere errepresio itzela jasan behar dute Italiar estatuaren aldetik. Azken bi urteetan unibertsitatearen pribatizazioaren kontrako mugimendu handia egon da. Ikasleak eta unibertsitateko langileak buru belarri   Read More ...

Etiketak: Info

3 hilabeteko epea amaitzear da, eta oraindik ez dago Iribasen erantzunik! Nafarroako ikasleek argi dute ordea ez direla besoak gurutzaturik geratuko. Ikasle manifestu bat, milaka ikasle batu dituzten mobilizazioak…. aski da! Horregatik Martxoaren 7an, Iribasi jarritako epea amaitzen den egunean, Nafarroako Ikasle Abertzaleek dei egiten diote Iruñerriko ikasle orori 11:30etan Burgoen enparantzan (Udaletxe atzean) egingo den prentsaurreko masiboan parte hartzera. Bertan martxo osorako finkatutako mobilizazio eta ekintza egutegia azalduko dute.   Read More ...

Etiketak: Info

Pasa den abenduaren 6ean hazi bat erein zen Gasteizeko ikasleen kontzientzietan. Jai Egun arotza izanik, ikasleak Herri Eskoletara bertaratu eta Hezkuntzaren inguruan hitz egiten hasi ziren: hezkuntzak zertarako balio duen, azterketek ze zentzu duten, zergatik aspertzen garen, gure interesak asetzen dituen… Lehen hazi horrek eman zuen bere kimua eta Hezkuntza Herriarentzat txostena plazaratu zuten Gazteizko ikasleek. Ikastetxe guztietara zabaldu eta ikasle kontzientziak astintzen jarraitu dute geroztik. Baita kimu txiki hori   Read More ...

Etiketak: Info

Aurreko egunean Roman egon ostean, atzo Italiako iparraldea ezagutzeko aukera izan genuen. Beso irekiekin hartu gaituen Antoniok eta baita Milanoko mugimenduaren inguruko informazio asko eman ere. Jakin dugunez, Milanon ere okupazio mugimendua oso garratzitsua da. Bizitzeko, lan egiteko, zentru sozialak egiteko… alternatiba da okupazioa eta modu kolektiboan egiten da. Honen jatorria 70. hamarkadan izandako langileriaren mugimenduan datza. Nahiz eta lehenago ere Musolini bera Milanoko mugimendua desagerrarazten saiatu zen Milanoko kanala   Read More ...

Etiketak: Info

Sarean da dagoeneko otsaileko ABIAN! Baina zer da hori? Hilabetekari xume bezain aberatsa da. Munduan zehar Ikasle Mugimendua ez dago geldi, borrokan ari da, ABIAN da! Baian guk zer dakigu beraien borrokaren inguruan? Ezer askorik ez. Ba nahikoa da!Ikasle Abertzaleok oso garrantzitsua deritzogu munduko edozein txokotan egiten ari diren borroketatik ikasi eta gure ekarpena egitea. Horrela bakarrik, eta guztion borroketatik ikasiz eta eraikiz iritsiko baikara benetako Euskal Eskola Nazionala eraikitzera.   Read More ...

Etiketak: Info

Goiza irrati libreekin hasi genuen. Goizeko 10:00etan Onda Rossa irratian izan ginen gure herriko errealitatea zabaltzeko. Oso herrikoia den irrati hau urteak daramazki Euskal Herriako talde ezberdinekin kontaktuan. Ondoren, Radio Citta Aperta irratia ezagutu genuen. Hemen ere bazuten gure gora beheren berri. Irrati hauek industrializazioak ekarritako egitura sozialari erantzuteko sortu ziren. Inmigrazio andanaren errealitatea transmititzen daramakite 80. hamarkadatik. Biak interneten topatu ditzazkezue, ondarossa.info eta radiocittaperta.it web guneetan. Irrati hauen bidez   Read More ...

Etiketak: Info

Gaurtik hasita, Italian Euskal Herriarekin elkartasun astea ospatuko da. Hori dela eta, Roma, Milano eta Florentzia hirietan Euskal Herriako gazte eta ikasle mugimendua bertan izanen da. Zentru sozialetan, unibertsitateetan, irrati libreetan, elkarteetan…ibiliko gara, elkarrekin ikasi eta hausnartzeko. Bihar Romako Radio onda rossa eta Radio città aperta irrati libreetan izanen gara gure bizipen, proiektu eta helburuak beraiekin banatzeko. Ondoren, La sapienza campusera hurbilduko gara bertako soziologia fakultatean hitzaldi bat emateko asmoz.   Read More ...

Etiketak: Info

Garai zailak datoz berriz ere gurera. Azken urteotako Murrizketa handienak aurreratu dituztenean, Langabezia zeruraino iristen ari denean, eta bekak eta dirulaguntzak lortzeko zailtasunak ditugunean, gure egoera gehiago prekariezatuko duten erreforma berriak ere plantatzen hari dira agintariak. Egoena honen aurrean hortzak estu eta erakusteko garaia iritsi da!!! Kalera ateratzeko garaia da!!! Ikasleok kolektibo zapaldu gixa, etorkizuneko langile modura, gure oraina eta etorkizuna eraikitzera goaz!! Horregatik, datorren ostegunean, otsailak 9, zerbitzu publikoetan   Read More ...

Etiketak: Info

Urtarrilaren 30ean, astelehena, Nafar gobernuan presidente den Yolanda Barzina eta Lizarrako alkatesa den Begoña Ganuza  Remontibal ikastetxea inaguratzera hurbildu ziren. Honen aurrean, ingurua poliziaz gainezka egon arren (Foruzaingoaren istiluen aurkako furgonetak, Guardia Zibila eta hainbat segurata), 200 ikasle eta irakasle inguru batu ziren ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez zirela argi uzteaz gain, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak gogor salatzeko asmoaz. Indar polizialek ikastetxeko hesiak itxi zituzten irakasle eta ikasleei   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa