Gaurtik hasita, Italian Euskal Herriarekin elkartasun astea ospatuko da. Hori dela eta, Roma, Milano eta Florentzia hirietan Euskal Herriako gazte eta ikasle mugimendua bertan izanen da. Zentru sozialetan, unibertsitateetan, irrati libreetan, elkarteetan…ibiliko gara, elkarrekin ikasi eta hausnartzeko.

Bihar Romako Radio onda rossa eta Radio cittĂ  aperta irrati libreetan izanen gara gure bizipen, proiektu eta helburuak beraiekin banatzeko. Ondoren, La sapienza campusera hurbilduko gara bertako soziologia fakultatean hitzaldi bat emateko asmoz. Antolatzaileak, zientzia politikoko ikasleak izan dira, gure moduan, ikasteko egarri bizia lasaitzeko asmoz. Gero, Cantiere zentru sozialera joanen gara, derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin esperientziak trukatzera.

Aste guzti honetan zehar gure berri izanen duzue, bai eta, Italiako gazte eta ikasle mugimenduaren berri. Izan adi gazte! Ikasleok iraultza!

Hamaika herri borroka bakarra! Tanti popoli un’unica lotta!


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa